[Librezale] WordPress itzulpena bukatzen
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Aza 6, 13:13:30, CET 2013
El 06.11.2013 10:16, Mikel Larreategi escribió:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 6
> 00:22):
>
>> ar., 2013.eko azaren 05a 13:16(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi
>> zuen:
>>
>>> Kaixo:
>> >
>> > Hainbat hilabetetan ezer egin gabe egon ostean, WordPressen
>> itzulpena
>> > bukatzen nabil.
>>
>> Bikain! Aurrera :-)
>
> Txopi bide-batez galdera bat:
>
> Nola demontre lortu zenuen 3.5.2aren paketea sortzea? Ikusi ditut
> Zé-rekin IRCn izan zenituen txatak, baina ez dut ezer garbirik atera.
> Badirudi zuri ez zizula funtzionatzen, baina berari bai, eta paketea
> berak ikusten zuela... Gauza arraroak.
WordPress.org-eko WP multisitean (eu.wordpress.org) errore bat dago.
Andrew Nacin-i (WordPress-eko garatzailea), laguntza eskatu nion
e-postaz (zu mezuaren kopian zeunden) edo konpondu ezin bazezakeen, gure
eskaria nola bideratu genezaken galdetuz. Ez zuen erantzun.
Beraz, nire ustez egin behar duguna hau da:
1) GlotPress-en euskaraketa prestatu.
2) Konfigurazio fitxategiren bat edo beste euskaratu nahi izanez
gero, horiek SVN bitartez igo.
3) eu.wordpress.org-en "pakete berria eraiki" behar den guztia duen
tarball bat sor dezan.
4) .tar.gz / .zip hori ondo dagoela egiaztatu.
5) eu.wordpress.org-en "deploy request" bat egin. Baina hori ezin
dugunez guk zuzenean egin erroren batengatik zaborra ikusten dugulako,
Zé-ri (edo IRCan baimen nahiko duen eta kasu egiten digun norbaiti) gure
"deploy request" egiteko eskatu.
6) Hori egindakoan, eu.wordpress.org eguneratuko da eta bertsio
berria publikoki ikusiko da.
>
> Oraindik ere paketea sortu nahi dudanean baimen errorea ematen dit...
Gogoan dudanagatik, pakete berria sortzeak ez zuen errorerik ematen.
GlotPress-en itzulpena ondo eginda badago eta SVNen fitxategiak ondo
igota badaude (zalantza izanez gero SVNen ezer igo gabe pakete berri bat
sortzea probatu), paketearen prestaketak ez luke arazorik eman behar.
Arazoa "deploy request"-ek ematen du. Waiting bezala ikusten ditugula
EUko kudeatzaileok eta ezin dugula argitaraketa burutu. Informazio
gehiago zuk zeuk idatzitako honetan:
https://make.wordpress.org/polyglots/2013/01/11/sorry-i-tagged-the-previous-question-incorrectly-s/
>
> Agian SVNtik hartzen diren fitxategiekin zerikusia du, baina SVNan
> ere ezin dut idatzi, ez dit uzten (jarri dut eskaera wp-polyglots-en
>
> http://make.wordpress.org/polyglots/2013/11/05/i-can-edit-the-translations-in-glotpress-i/).
>
> Eta hor egin nituen azken aldaketak erabiltzaile berberarekin neuk
> egin nituen... (https://i18n.trac.wordpress.org/log/eu)
Ez dakit SVN arazoa ulertu dudan. Ez dizu trunk karpetan idazten uzten?
Bertan wp-config-sample.php fitxategi euskaratua igotzeak zentzua du,
baina ezer gutxi gehiago. PO fitxategiak ez dituzu zuk igo behar, pakete
berria eraikitzeko esaten diozunean, berak GlotPress-en dauden datuekin
prestatzen ditu POak. Agian hori izan liteke ematen dizun errorearen
arrazoia, ez dakit...
>
> Eskerrik asko,
>
> Mikel
Beno, lagundu izana espero dut.
Gauzak hobeto azaltzerik nahi izanez gero, idatzidazu zuzenean edo
jabber/irc bitartez ere hitz egin dezakegu.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago