[Librezale] WordPress itzulpena bukatzen

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Aza 6, 14:12:30, CET 2013


El 06.11.2013 13:21, Mikel Larreategi escribió:
[...]
>
> Bai, paketea sortu eta deploy-request-aren kontua ulertu nuen Ze eta
> zure arteko txata irakurrita, kostata, baina ulertu nuen :)

Gauzak argitzen direnean wikian azalpen bat jarri behar dugu bestela 
guk ere ez dugu gogoratuko zer egin behar zen :-)

>
>  SVNan ezin dut ezer idatzi, ezin dut commit-ik egin eta beste ezer
> ez... Diozun bezala wp-config-sample.php gehitu dut, eta baita
> readme.html-a ere, biak itzulita.
>
> Horregatik nioen, agian svnan fitxategi horiek ez daudenez (trunk-ean
> behintzat), errorea ematen didala.

Lehen behintzat fitxategi horiek itzultzea hautazkoa zen. "diff" 
karpetan jartzen ez bazenituen lehenetsitakoak (ingelesez daudenak) 
hartzen zituen eta kitto.

>
> Inbestigatzen jarraituko dut,

Ea IRCan edo poliglot-en ezer garbirik ateratzea lortzen duzun...

Jendeari lana errazteko, sistema boteretsu baina konplexu bat sortu 
dute. Teorian, GlotPress-en kate batzuk euskaratu eta 
eu.wordpress.org-en klik gutxi batzuk eginez bertsio berri baten 
euskaraketa kaleratu dezakegu. Praktikan, azalpenik gabeko erroreak 
daude eta inork ez dauka argi zer egin behar den.

Egoera honek asko irauten badu, .tar.gz/.zip fitxategia guk prestatu, 
Librezalen deskargagarri jarri eta eu.wordpress.org-eko artikulu batean 
esteka jar dezakegu. Zure pazientziaren arabera... :-)

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago