[Librezale] Mozilla Webmaker
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 4, 14:34:00, CET 2013
Aupa Asier,
asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 azaroa 1 20:57):
> Kaixo librezaleok,
>
> ez dakit Mozillaren Webmaker proiektua [1] ezagutzen duzuen, baina oso
> proiektu interesgarria iruditzen zait.
Summit-eko nire mezua irakurri bazenuen, antzemango zenuen
hezkuntzaren alorrean honen aldeko apustu garbia egina duela Mozillak.
Durangoko Kabian Teketen eta konpainiak honen inguruan aritzeko asmoa
ere badute [1].
> Gaur euskarazko itzulpen taldea sortzeko eskaera egin dut eta itzultzen hasi
> naiz.
> Itzulpena transifex plataforma erabiliz burutzen da [2]. Parte hartu nahi
> baduzue egin taldearekin bat egiteko eskaera.
Hemen bi zati bereiz daitezke:
1) Interfazearen lokalizazioa
2) Edukiaren lokalizazioa
Lehenengo zatiarekin ari zarela ulertzen dut nik. Bigarrena bere
osotasunean burutzea kimera bat da.
Interfazeari dagokionez, webgune guztien artean partekatzen denez,
Mozilla webguneetako goiburu amankomuna dagoeneko itzulita dago :)
Koherentzia mantentze aldera, gainontzeko webguneetan dagoeneko
itzulita dauden kateak begiratzea gomendatuko nizuke [2] (halere ez
dakit zenbateraino errepika daitezkeen hemengo kateak Webmaker-en).
Mozillako software-produktuen lokalizazioetan bilaketak egiteko
beharra badaukazu, Transvision tresna [3] erabiltzea gomendatzen
dizut, bestalde.
Lagungarri delakoan,
Julen.
[1] http://kabia.info/2013/10/%CE%B2-egitaraua-2013-kabi/
[2] http://viewvc.svn.mozilla.org/vc/projects/mozilla.com/trunk/locales/eu/
[3] http://transvision.mozfr.org/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago