[Librezale] Surespot itzultzen

Dabid Martinez dabid a bildua hackinbadakigu.net
Al, Aza 4, 12:45:59, CET 2013


Kaixo lagunok,

Lagun talde txiki batek Surespot [1] aplikazioa itzultzen [2] hasi gara,
baliteke Librezaleko baten batek lagundu nahi izatea. Animatu!

Surespot zer den ez dakizuenontzat; Android aplikazio bat da (IOS-koa
garatzen hasi dira), GPL v3 lizentzia du eta horrekin E2EE [3] zifraketa
sistema erabiliz mugikorretara mezuak zifratuta bidaltzeko aukera
eskaintzen digu. Batzuk, WhatsApp ordez asko erabiltzen dugun aplikazioa
da eta noski, euskaraz erabili nahi dugu. Zerbitzari propioa sortzeko
aukera ere ematen du, haiena erabili ordez propio bat erabiltzeko aukera
eskainiz, baina hori beste kontu bat da.

Esandakoa norbait animatzen bada ongi etorri izango da ;-)

Ondo segi!

[1] https://www.surespot.me/
[2] https://www.transifex.com/projects/p/surespot/language/eu/
[3] https://en.wikipedia.org/wiki/End-to-end_encryption


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago