[Librezale] WordPress itzulpena bukatzen

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
As, Aza 5, 13:16:51, CET 2013


Kaixo:

Hainbat hilabetetan ezer egin gabe egon ostean, WordPressen itzulpena
bukatzen nabil. Gehiena itzulita zegoen, baina pendiente zeuden itzulpen
batzuk onartzen ibili naiz (Hey_neken eta joxe-renak).

Administrazio barruan falta zaizkit string batzuk eta arratsaldean bukatzea
espero dut.

Banaketa egiten denean sortzen diren defektuzko ongietorri orrialdea eta
konfigurazio fitxategiaren adibidea ere itzuli ditut baina wordpress-en
SVNarekin burrunak nabil :'( beti berdina gertatzen zait...

En fin, ea nola konpontzen dudan hori.

Ikusi dudanez 3.7 bertsiotik aurrera, itzulpenak automatikoki eguneratzeko
modulua dakar WordPressek, hau da, zuk WordPressa instalatzen duzu eta
berak begiratzen du GlotPressean ea PO fitxategiak eguneratuta dauden, eta
hala bada berak deskargatzen ditu automatikoki!


Gero arte,


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20131105/2f41b51e/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago