[Librezale] QGIS aplikazioaren itzulpena
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Maiatza 15, 18:03:19, CEST 2013
ig., 2013.eko mairen 12a 14:57(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Guk gvSIG erabiltzen dugu.
>
> [informazio gehigarria ON]
>
> Honez gain, gvSIG gainean flota kontrol, hondakin-bilketa kontrol eta
> intzidentzia kudeaketa zein komunikazio sistema bat programatzen ari
> gara. GPS, GPRS komunikazioak, RFID zein barra kode irakurketak,
> email, SMS eta tlfno dei automatikoak...
Aupa Ander,
Hurrengoak ere agian ez du Librezalerekin zerikusi handirik, baina beno,
hemen doa erantzuna zure mezuari.
Guk aspalditik erabili izan dugu (10 urte inguru?) gvSIG lanean bigarren
GIS modura (gure GIS nagusia ArcGIS da). Ez hori bakarrik, hastapenetan
gvSIGen aldeko propaganda ere egin genuen adibidez Municheko Udalean
erabil zezaten, beraiekin lankidetza proiektu bat genuenean.
Begira, beraien splash screen lehiaketa batean ere parte hartu nuen:
http://outreach.gvsig.org/spread/gvsig-egunsentia
Hala ere, beti izan ditugu arazoak aplikazio horrekin guk egiten dugun
lanean, ez zuk aipatzen dituzun funtzio aurreratu horietan, baizik eta
oinarrizko funtzioetan, guk behar ditugunak: mapak editatu eta sortu,
eta analisi geografikoak egin.
Askotan oinarrizko informazioa izorratu digu gvSIGek eta berriro hasi
behar izan dugu hasieratik. Guk erabili ditugun bertsioak ez dira batere
egonkorrak izan, ez dakit Javan oinarrituta dagoelako den edo zer. Gure
teknikariak ez zeuden batere pozik gvSIGekin.
Bestalde, nekatu naiz 2.0 bertsioa noiz argitaratuko zuten itxaroten ea
hobeto zihoan ikusteko, urteak egon dira geldirik. Horretan eragin
nabarmena izan du, nire ustez, Valentziako krisiaren ondorioz
Valentziako Generalitat-ak diru-iturria itxi izana, beraiek izan
baitziren aplikazio horren sortzaileak eta bultzatzaile nagusiak. Azken
urteetan beste diru iturri batzuk bilatu behar izan dituzte, adibidez
elkarte bat eta fundazio bat sortu, ze ez da ahaztu behar garatzaile
nagusiak Valentziako enpresa multzo bat izan zela jatorriz (IVER,
Prodevelop...), eta uste dut gaur egun ere badela.
Pasa den astean 20 orduko GIS ikastaro bat eman nuen irakasle modura
QGIS erabilita, eta oso pozik utzi ninduen aplikazioak. Lehen ere
erabilitakoa nintzen QGIS, baina ikastaro honetan bere potentzia osoa
ikusi dut. Ikasleetako batzuk ere, lehen gvSIG erabilitakoak, berehala
esan didate beraien lanpostuetatik gvSIG kentzeko eta QGIS instalatzeko.
Nik 17 urte daramatzat GIS teknologia erabiltzen, baina badirudi
Gasteizko Udalean azken 2 urteetan izan dela teknikari guztiak GISaren
abantailez konturatu direna, eta denek nahi dute GISa ikasi. Horregatik
ikastaroarena. Noski, mundu guztiak nahi du ArcGIS[1], baina Udalak ez
ditu horren lizentziak erosiko, eta horregatik ari da GIS libreak
instalatzen. Aurreko urteetan gvSIG instalatu izan da, baina azken bi
urteetan QGIS instalatu da eta uste dut hortik joango dela bidea.
Horregatik niretzat garrantzitsua da QGIS euskaraz edukitzea.
Bestalde, ez dakienarentzat, gvSIG jadanik badago euskaraz, Arabako Foru
Aldundiak ordaindu baitzuen euskaratzea bere garaian. Gaur egun ez dakit
nola egongo den euskarazko bertsio hori, baina beno, euskaraz badago
jadanik.
Asier.
[1]http://en.wikipedia.org/wiki/ArcGIS
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago