[Librezale] QGIS aplikazioaren itzulpena
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 12, 14:57:14, CEST 2013
Aupa!
Guk gvSIG erabiltzen dugu.
[informazio gehigarria ON]
Honez gain, gvSIG gainean flota kontrol, hondakin-bilketa kontrol eta
intzidentzia kudeaketa zein komunikazio sistema bat programatzen ari gara.
GPS, GPRS komunikazioak, RFID zein barra kode irakurketak, email, SMS eta
tlfno dei automatikoak...
Inplikatutako enpresa guztiak, gu, bi informatika enpresa euskaldun eta
gvSIG fundazioa ilusioz ari gara ea 2013an produkzioan ezartzerik
daukagun. Hondakin kudeaketa produktu bereizi gisa aurkezteko asmoa ere
aipatu zuten.
Helburua dena euskaraz (ere) ezartzea da.
nola ez, dena GPL izango da edonon erabiltzeko. (ate joka ditugu hainbat
Gipuzkoako herri guri begira)
Aurten opendata ekimenarekin bat eginaz, bilketa datuak era irekian
komunikatzeko modulua ere egingo diogu.
hurrengo urratsa hondakin sormen araberako tasa ezartzea izango da eta hori
aurreikusita lanean gabiltza, beno hori eta ingurumen fiskalizazio sistema
bat aintzat hartzeko ere bai...
Aste honetan erosi dugu Shenzen hiriko enpresa bati munduan aurkitu ditugun
RFID eta barra-kode irakurgailu kalitatezko bakarrak linux eta android
sistementzat baliagarriak.
Bere garaian Quantun baloratu genuen baina ez du modulu eramangarririk
gvSIG bezala.
[informazio gehigarria OFF]
ondo legoke hainbat SIG euskaldun izatea.
Ander.
2013/5/12 Asier Sarasua Garmendia <asiersar a bildua yahoo.com>
> Kaixo,
>
> Azken aldian gero eta gehiago ari gara erabiltzen Quantum GIS[1]
> aplikazioa lanean. GIS aplikazio bat da, analisi geografikoa egiteko
> erabiltzen dena.[2]
>
> Haiekin kontaktuan jarri naiz eta esan didate baietz, baina badagoela
> Irantzu Alvarez izeneko bat lehenago ere euskarazko lokalizazioa egiteko
> prest azaldu zena. Hala ere, azken aldian ez daukate kontakturik pertsona
> horrekin, eta oraindik itzulpena hasi gabe dago.
>
> Ezagutzen al duzue inork Irantzu Alvarez izeneko hori?
>
> [1]http://www.qgis.org/
> [2]http://eu.wikipedia.org/**wiki/GIS <http://eu.wikipedia.org/wiki/GIS>
>
> Asier.
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130512/b8dfd042/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago