[Librezale] QGIS aplikazioaren itzulpena

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 15, 19:07:34, CEST 2013


gvSIG ez dago guztiz euskaratua baina euskaratzeko asmoa dugu.  2.0
argitaratu da eta hau euskaratzea izango da egin beharrekoa.

ondo dago horrelako informazioa trukatzea, ni ez naiz GIS darabilena baina
pasako dut informazioa.

eskerrik asko.

Ander.



2013/5/15 Asier Sarasua Garmendia <asiersar a bildua yahoo.com>

> ig., 2013.eko mairen 12a 14:57(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>
>  Aupa!
>>
>> Guk gvSIG erabiltzen dugu.
>>
>> [informazio gehigarria ON]
>>
>> Honez gain, gvSIG gainean flota kontrol, hondakin-bilketa kontrol eta
>> intzidentzia kudeaketa zein komunikazio sistema bat programatzen ari gara.
>> GPS, GPRS komunikazioak, RFID zein barra kode irakurketak, email, SMS eta
>> tlfno dei automatikoak...
>>
> Aupa Ander,
>
> Hurrengoak ere agian ez du Librezalerekin zerikusi handirik, baina beno,
> hemen doa erantzuna zure mezuari.
>
> Guk aspalditik erabili izan dugu (10 urte inguru?) gvSIG lanean bigarren
> GIS modura (gure GIS nagusia ArcGIS da). Ez hori bakarrik, hastapenetan
> gvSIGen aldeko propaganda ere egin genuen adibidez Municheko Udalean erabil
> zezaten, beraiekin lankidetza proiektu bat genuenean.
>
> Begira, beraien splash screen lehiaketa batean ere parte hartu nuen:
> http://outreach.gvsig.org/**spread/gvsig-egunsentia<http://outreach.gvsig.org/spread/gvsig-egunsentia>
>
> Hala ere, beti izan ditugu arazoak aplikazio horrekin guk egiten dugun
> lanean, ez zuk aipatzen dituzun funtzio aurreratu horietan, baizik eta
> oinarrizko funtzioetan, guk behar ditugunak: mapak editatu eta sortu, eta
> analisi geografikoak egin.
>
> Askotan oinarrizko informazioa izorratu digu gvSIGek eta berriro hasi
> behar izan dugu hasieratik. Guk erabili ditugun bertsioak ez dira batere
> egonkorrak izan, ez dakit Javan oinarrituta dagoelako den edo zer. Gure
> teknikariak ez zeuden batere pozik gvSIGekin.
>
> Bestalde, nekatu naiz 2.0 bertsioa noiz argitaratuko zuten itxaroten ea
> hobeto zihoan ikusteko, urteak egon dira geldirik. Horretan eragin
> nabarmena izan du, nire ustez, Valentziako krisiaren ondorioz Valentziako
> Generalitat-ak diru-iturria itxi izana, beraiek izan baitziren aplikazio
> horren sortzaileak eta bultzatzaile nagusiak. Azken urteetan beste diru
> iturri batzuk bilatu behar izan dituzte, adibidez elkarte bat eta fundazio
> bat sortu, ze ez da ahaztu behar garatzaile nagusiak Valentziako enpresa
> multzo bat izan zela jatorriz (IVER, Prodevelop...), eta uste dut gaur egun
> ere badela.
>
> Pasa den astean 20 orduko GIS ikastaro bat eman nuen irakasle modura QGIS
> erabilita, eta oso pozik utzi ninduen aplikazioak. Lehen ere erabilitakoa
> nintzen QGIS, baina ikastaro honetan bere potentzia osoa ikusi dut.
> Ikasleetako batzuk ere, lehen gvSIG erabilitakoak, berehala esan didate
> beraien lanpostuetatik gvSIG kentzeko eta QGIS instalatzeko.
>
> Nik 17 urte daramatzat GIS teknologia erabiltzen, baina badirudi Gasteizko
> Udalean azken 2 urteetan izan dela teknikari guztiak GISaren abantailez
> konturatu direna, eta denek nahi dute GISa ikasi. Horregatik ikastaroarena.
> Noski, mundu guztiak nahi du ArcGIS[1], baina Udalak ez ditu horren
> lizentziak erosiko, eta horregatik ari da GIS libreak instalatzen. Aurreko
> urteetan gvSIG instalatu izan da, baina azken bi urteetan QGIS instalatu da
> eta uste dut hortik joango dela bidea. Horregatik niretzat garrantzitsua da
> QGIS euskaraz edukitzea.
>
> Bestalde, ez dakienarentzat, gvSIG jadanik badago euskaraz, Arabako Foru
> Aldundiak ordaindu baitzuen euskaratzea bere garaian. Gaur egun ez dakit
> nola egongo den euskarazko bertsio hori, baina beno, euskaraz badago
> jadanik.
>
> Asier.
>
> [1]http://en.wikipedia.org/**wiki/ArcGIS<http://en.wikipedia.org/wiki/ArcGIS>
>
>
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130515/3ce5b8cb/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago