[Librezale] IVAPen gomendioak web-orriak idazteko

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Maiatza 12, 09:42:26, CEST 2013


Herri Arduralitzaren Euskal Erakundeak, IVAPek, web-orriak idazteko
gomendioak dituen argitalpen bat kaleratu du:
http://ttiki.com/50404

Ez dut osoa irakurri, ezta gutxiago ere, eta beraz ez dut edukien
inguruko iritzirik emango. Baina software euskaraketan baliagarriak izan
daitezkeen gomendio batzuk ikusi ditut eta horregatik aipatzen dut
hemen. Aipu batzuk:

Aditzen erabilera:
- Erabil ezazu adizkera aktiboa, pasiboaren ordez, eta orainaldia,
baldin eta lehenaldia derrigorrezkoa ez bada.

Esteka, botoi edo bestelako elementuen aipamena:
- Teklatu botoien bidez egindako ekintza adierazteko: 'sakatu'. Ez
erabili 'eman', salbu eta erregistro berezi edo informala badarabilzu.
- Testua idatzi behar dela adierazteko: 'idatzi'. 'Sartu' terminoa
'Enter' botoiarekin nahas daiteke.
- Saguaren ekintza oro adierazteko: 'klik egin' edo 'klikatu'. Saihestu
'sakatu' edo 'eman' bezalako espresioak. Bestalde, 'sagua erabiliz'
esapide osagarria soberan izaten da.
- 'Jarri kurtsorea linkean eta klikatu'; eta ez 'Jarri sagua linkean eta
klikatu'. Gogoratu pantailan manipulatzen den objektua kurtsorea dela;
ez sagua.

Akats mezuei buruz bitxikeri bat 187. orrialdean :-)
- Aukera izanez gero, ez utzi horrelako mezuak idazteko ardura
informatikarien esku. Ingeniarientzat dirudien hizkerak gertatu den
akatsarekiko frustrazioa baino ez du sorrarazten erabiltzaileengan; eta,
horrez gain, hurrengo pausuarekiko nahasmendua. Beraz, erabili akats
mezu lagunkoiak, ez beldurgarriak.

Agian, Librezaleko Lokalizazio-gida osatzeko baliagarriak izan liteke
dokumentu hau. Zer iruditzen zaizue?

Goraintziak,

Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago