[Librezale] Lan eskaintza txiki bat

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Maiatza 7, 09:33:48, CEST 2013


On 06.05.2013 23:22, Txopi wrote:
> Aupa zuek:
>
> Reciclanet elkarteak[1] aste pare baterako laguntza teknikoa bilatzen 
> du
> beraien sistemak mantentzeko. Hemengo kideren batek honen berri 
> jakingo
> du baina nik hala ere, guztioi zabaltzen dizuet eskaintza.
>
> Zerbitzua ematen dien pertsonak antza, ezin die aste gutxi batzutan
> zerbitzua eman eta horregatik datozen bi astetan Erandion duten
> lokaletatik pasatu daitekeen norbaiten bila dabiltza. *WordPress*
> ezagutzen duen eta *Prestashop* zertxobait ezagutzen duen norbait
> bilatzen dute. Mantentu beharrekoak, blog hau:
> http://www.reciclanet.org/blog/
> eta denda hau direla USTE dut (oker egon ninteke):
> http://www.pclagun.org/eu/
>
> Astero 6 ordu inguruko dedikazioarekin konformatzen dira eta
> ordutegiarekin malguak dira (pare bat arratsalde edo pertsona horri
> onden datorkiona). Interesa izanez gero, esaidazue hainbat azkarren.

Atzo diru konturik aipatu ez nuela konturatu naiz :-)

Zenbat ordaintzen duten jakin nahi duzuen guztiok niri galdetzea 
besterik ez duzue eta di-da esango dizuet (zerrenda publiko honetan ez 
dut diru konturik aipatu nahi).

Bidebatez, gaiz kanpo dagoen mezu hau bidaltzeagatik barkamena eskatzen 
dut. Euskaraketekin zerikusirik ez badu ere, Reciclanet sortu zenetik 
software librearekin bakarrik lan egiten duela azaldu nahi nuke. 
Elkartearen zeregin nagusia ordenagailu zaharrak batu eta birziklatzea 
da. Funtzionatzen duten ordenagailuei GNU/Linux instalatzen diete eta 
garapenean dauden herrietara bidali. Software libre desberdinen 
ikastaroak ere antolatzen dituzte. Badirudi orain SPRIko E-commerce 
txekea edo jaso dutela eta batzen duten materiala zuzenean saltzen hasi 
direla (Prestashop-en lizentzia guztiz librea ez bada ere). Beste barik, 
informazioa osatzeagatik :-)

Goraintziak,

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago