[Librezale] Lan eskaintza txiki bat

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Maiatza 6, 23:22:43, CEST 2013


Aupa zuek:

Reciclanet elkarteak[1] aste pare baterako laguntza teknikoa bilatzen du
beraien sistemak mantentzeko. Hemengo kideren batek honen berri jakingo
du baina nik hala ere, guztioi zabaltzen dizuet eskaintza.

Zerbitzua ematen dien pertsonak antza, ezin die aste gutxi batzutan
zerbitzua eman eta horregatik datozen bi astetan Erandion duten
lokaletatik pasatu daitekeen norbaiten bila dabiltza. *WordPress*
ezagutzen duen eta *Prestashop* zertxobait ezagutzen duen norbait
bilatzen dute. Mantentu beharrekoak, blog hau:
http://www.reciclanet.org/blog/
eta denda hau direla USTE dut (oker egon ninteke):
http://www.pclagun.org/eu/

Astero 6 ordu inguruko dedikazioarekin konformatzen dira eta
ordutegiarekin malguak dira (pare bat arratsalde edo pertsona horri
onden datorkiona). Interesa izanez gero, esaidazue hainbat azkarren.

Goraintziak,

Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago