[Librezale] Android euskaraz
Urtzi Odriozola
urtzi.odriozola a bildua gmail.com
As, Maiatza 7, 12:08:02, CEST 2013
Kaixo,
Aurreko batean Juleni ere aipatu nion baina, hemen guztioi komentatu nahi
nizueke. Kontua da, android itzulpenak Glotpress batean jarrita ditugula
aparteko sistema batean. Baina, teknologia ez dugu asko atsegin... poodle
egokiagoa ikusten dugu itzulpenak egin eta mantentzeko lan tresna bezala.
Gauza da, hasiera batean behintzat poodleek ez zituela androideko itzulpen
fitxategiak onartzen (xml fitxategiak dira). Baina badirudi azken
eguneraketen ostean hori posible dela, ezta? Edo hori ulertu nuen
behintzat. Hau ala izanda, proiektua librezalen bertan sartuko genuke.
Nola ikusten duzue?
Mila esker,
Urtzi Odriozola
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130507/351e28e5/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago