[Librezale] Firefox OSen inguruan

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Maiatza 3, 09:50:01, CEST 2013


or., 2013.eko mairen 03a 00:25(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
> Gabon!
>
> Beste txalo zaparrada bat nere partetik ere :)

Pozten naiz testua gustatu zaizuelako, baina bertan aipatutakoak 
praktikan jartzea da interesgarriena :)

> Batez ere hor egotearren euskal komunitatearen interesak defendatzen.
> Oso interesgarria dev-l10n posta-zerrendako elkarrizketa.

Aaai, faltan botatzen dut hemengo jendea posta-zerrenda horietan! Garai 
batean sikiera Ibon eta Pi ere bazeuden...

> Nik denbora askorik ez daukat, baina Firefoxen gehigarri batekin ere
> probatu zitekeen ezta (Firefox OS Simulator uste dut)? Edo horrekin ezin
> dira lokalizazioak probatu? Dirudienez garatzaileentzako telefonoak
> agortu zaizkie. "Out of stock" jartzen du geeksphone-n.

Bai, simulatzaileko build-ekin ere jolas daiteke, baina ezin dira gauza 
guztiak probatu (telefonoa eta kamera, adibidez).
Honekin batera gogora iezadazue probak egiteko azalpenak idatzi behar 
ditudala. Tamalez konpilatzea eskatzen du honek :(

> Niri ere blogean jartzeko modukoa iruditzen zait. Eta ea moduren bat
> bururatzen zaigun Telefónicari presio egiteko, irailerako euskara ere
> sartu dezaten.

Luze xamarra da bere horretan sarrera baterako, akaso post desberdinetan 
hobeto egongo litzateke. Dena den hurrengo astera arte ezingo nuke 
honekin jarri, bakarren bat animatzen bada...

Telefónicari dagokionez, bertako I+G departamentuan lan egiten duen 
batekin kontaktu zuzena daukagu eta aurreko mezuan aipatutakoa da 
dakigun guztia. Presioa egitekotan ez dugu uste telefono-konpainiei egin 
behar zaienik; hizkuntzen euskarria oinarrizko kontutzat hartuko balute, 
honek hasieratik gaindituta izan behar lituzke tartean dauden arazo 
teknikoak (ingeniari faltagatik ez da izango, proiektu honetarako 
Mozillak bakarrik 100+ garatzaile izan baititu).

Horregatik arazoa erabakia hartzen dutenen mailan koka liteke eta denok 
dakigu, tamalez, kontu hauek normalean munduko errealitate 
linguistikoetatik aparte bizi diren elebakarrek hartzen dituztela. 
Presioa hor egin beharko da, beraz.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago