[Librezale] Firefox OSen inguruan
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Maiatza 3, 10:16:52, CEST 2013
Julen, you are a crack! :-D
On 03.05.2013 09:50, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
> or., 2013.eko mairen 03a 00:25(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi
> zuen:
>> Gabon!
>>
>> Beste txalo zaparrada bat nere partetik ere :)
>
> Pozten naiz testua gustatu zaizuelako, baina bertan aipatutakoak
> praktikan jartzea da interesgarriena :)
>
>> Batez ere hor egotearren euskal komunitatearen interesak
>> defendatzen.
>> Oso interesgarria dev-l10n posta-zerrendako elkarrizketa.
>
> Aaai, faltan botatzen dut hemengo jendea posta-zerrenda horietan!
> Garai batean sikiera Ibon eta Pi ere bazeuden...
Artxiboak irakurtzen nabil eta ez dut ia tutik ulertzen. Proiektu
honetan laguntzeko gogo handiak ditut baina nire denbora oso mugatua da.
Itzultzaile eta tester xume bezala nahiko lan eta sobera izango
dudalakoan nago.
Hala ere, dev-l10n zerrendan izena ematea eskatu dut (ez dut uste
jarraipen askorik egin ahal izango diodanik baina).
>
>> Nik denbora askorik ez daukat, baina Firefoxen gehigarri batekin ere
>> probatu zitekeen ezta (Firefox OS Simulator uste dut)? Edo horrekin
>> ezin
>> dira lokalizazioak probatu? Dirudienez garatzaileentzako telefonoak
>> agortu zaizkie. "Out of stock" jartzen du geeksphone-n.
>
> Bai, simulatzaileko build-ekin ere jolas daiteke, baina ezin dira
> gauza guztiak probatu (telefonoa eta kamera, adibidez).
> Honekin batera gogora iezadazue probak egiteko azalpenak idatzi behar
> ditudala. Tamalez konpilatzea eskatzen du honek :(
Azalpen horiek asko eskertuko dira ^_^
>
>> Niri ere blogean jartzeko modukoa iruditzen zait. Eta ea moduren bat
>> bururatzen zaigun Telefónicari presio egiteko, irailerako euskara
>> ere
>> sartu dezaten.
>
> Luze xamarra da bere horretan sarrera baterako, akaso post
> desberdinetan hobeto egongo litzateke. Dena den hurrengo astera arte
> ezingo nuke honekin jarri, bakarren bat animatzen bada...
>
> Telefónicari dagokionez, bertako I+G departamentuan lan egiten duen
> batekin kontaktu zuzena daukagu eta aurreko mezuan aipatutakoa da
> dakigun guztia. Presioa egitekotan ez dugu uste telefono-konpainiei
> egin behar zaienik; hizkuntzen euskarria oinarrizko kontutzat hartuko
> balute, honek hasieratik gaindituta izan behar lituzke tartean dauden
> arazo teknikoak (ingeniari faltagatik ez da izango, proiektu
> honetarako Mozillak bakarrik 100+ garatzaile izan baititu).
>
> Horregatik arazoa erabakia hartzen dutenen mailan koka liteke eta
> denok dakigu, tamalez, kontu hauek normalean munduko errealitate
> linguistikoetatik aparte bizi diren elebakarrek hartzen dituztela.
> Presioa hor egin beharko da, beraz.
Betiko arazoarekin tupust egin dugula argi dago. Fozilla Fundazioaren
manifestua bikaina izango da baina enpresen partaidetza (Telefónica)
ezinbestekoa da smartphone-en lasterketa anarko-kapitalistan parte hartu
nahi badute. Bestela nekez lortuko du kontsumo-gizarteak sistema eragile
honi kasurik egitea. Latza...
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago