[Librezale] Itzulpenerako duda: ¿nola lortu .po bakarra bi .potik abiatuz?

José Miguel Andonegi jmandonegi a bildua ulhi.net
Ast, Maiatza 30, 13:12:59, CEST 2013


Kaixo:

eXeLearning tresnaren tutoriala itzultzen ari gara OmegaTrekin. Kontua da
tutorialean erabilitako terminologia, tresnaren hizkuntza paketean
erabilitakoarekin koherentea izatea nahi dugula, eta honekin topatzen gara:


   - gaztelaniako .po fitxategia daukagu (ingelesetik gaztelaniara)
   - euskarazko .po fitxategia daukagu (ingelesetik euskarara)
   - Tutoriala gaztelaniaz sortu dugu eta orain euskaratu nahi dugu.
   - es-eu .po beharko genuke, hortik .tmx bat sortzeko (hau lortu dut
   Rainbow-ekin) eta OmegaT-n erabiltzeko.

Nola lortu dezakegu es-eu fitxategi bat sortzea en-es eta en-eu tik abiatuz?

Mila esker!

--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130530/4564e357/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago