[Librezale] Eskuliburuak & Tutorialak
Mikel Iturbe Urretxa
mikel a bildua hamahiru.org
Or, Maiatza 31, 09:29:09, CEST 2013
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 maiatza 30 16:16):
>>>Ni ez nago euskaraz ez dauden materialak Librezalen jartzearen alde.
>
> Bai. Ados. Hobeto pentsatuta, ni ere zeurekin bat nator; oraintxe bertan
> ezabatuko ditut euskaraz ez daudenak.
>
> Lan gutxiago egiteko eta Librezale.org koherenteago geratuko.
>
Aupa ekipo!
Ideia ona iruditzen zait, eta komentatu duzuen modura, nahiago dut
euskarazko edukiak bakarrik gehitzea. Hona nire ekarpentxoa...
Tutoreus [1] webgunean zenbait aplikazioren bideo-tutorialak daude
eskuragai euskaraz, aplikazio horietako batzuk (Blender adib.) libreak
direlarik. Bestalde, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutak ere
eskuliburu bilduma [2] polita du, tartean zenbait tresna librerenak;
nik Gimp eta Scribusekoak erabili izan ditut eta gustura. Hori bai,
azken hauek bada denboratxo bat argitaratu zirela eta ez dakit azken
bertsioetarako eguneratuta egongo diren, baina erabilgarriak izaten
jarraituko dutela uste dut.
Euskaraz izateaz gain, bi webgune horietako eskuliburu zein tutorialak
libreak dira, beraz, hobeto. ;-)
Jakintza ikastolako bilduma [3] ere aurkitu dut, baina uste dut jada
zahartxo geratu dela.
Gero, agian maila "etxekoago" batean, hainbat dira blogetan edo dena
delakoetan howto edo tutorial txikiak euskaraz idazten dituztenak.
Gehienetan espezializatuagoak eta beraz, laburragoak diren arren,
arazo konkretu batzuei aurre egiteko errezetak izanik, nik uste dut
ondo sailkatzen badira izan dezaketela lekua, azken batean
erabilgarriak izan daitezkeelako antzeko arazoak dituzten
erabiltzaileentzat.
Egia esan ez dut ezagutzen howto-ak egitera dedikatzen den euskal blog
askorik, baina zerrendako lurkerra den lagun baten blogak [4] badauzka
FreeBSDrako hainbat howto interesgarri. Noski, badira beste batzuk
noizean behin tip-ak edo howtoak argitaratzen dituztenak (adib. [5]),
batez ere Ubuntu oinarri modura hartuta.
Jakinda aipaturiko tutorial edo eskuliburu batzuk erabiltzaile
soilentzat baino, agian sistemen administraziora begira daudela edota
aplikazio mota oso desberdinei buruz aritzen direla, ondo legoke
bereizketa bat egitea, hortik lehen aipatu dudan sailkapen beharraren
kontua.
Denbora pixka bat dudanean hasiko naiz edukia gehitzen Wikiko orrira
(edo beste norbaitek hasi nahi badu, aurrera!)
ondo segi!
--
mikel
[1] http://tutoreus.com/
[2] http://www.imh.es/eu/komunikazioa/dokumentazio-irekia/manualak
[3] http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/home
[4] http://eayesta.tumblr.com/
[5] http://www.aldakur.net/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago