[Librezale] Androiderako Firefox euskaraz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Mar 13, 21:50:38, CET 2013


> "Egin atximur testua modu jarraituan berriro jartzeko". Orri batean 
> atximur egitean lehenetsitako ekintza zooma gerturatu/urruntzea da. 
> Ezarpen hau gaituta dagoenean, atximur egiten denean zoomaren maila 
> aldatzeaz gain testua modu jarraituan ipiniko da pantailara egokitu 
> dadin.
>
> Jatorrizkoa "Pinch to reflow text" da.
> "Egin atximur testua pantailara egokitzeko" edo "Atximurrak testua 
> pantailara egokitzen du" erabil litezke alternatiba gisa. Zuek esan.

Niri ulergarriena "Egin atximur testua pantailara egokitzeko" iruditzen 
zait, edo bestela "Atximur egitean testua pantailara egokitu", baina 
zoritxarrez uste dut arazo bera izango dugula, testua moztu egingo 
delako. Ez dakidana da ea mugikor guztietan berdin azalduko den. Agian 
tabletetan testu luzeagoentzako lekua dago. Inork probatu du tablet batean?

Ondo izan!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago