[Librezale] Androiderako Firefox euskaraz
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Mar 13, 22:34:25, CET 2013
az., 2013.eko marren 13a 21:50(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
>
>> "Egin atximur testua modu jarraituan berriro jartzeko". Orri batean
>> atximur egitean lehenetsitako ekintza zooma gerturatu/urruntzea da.
>> Ezarpen hau gaituta dagoenean, atximur egiten denean zoomaren maila
>> aldatzeaz gain testua modu jarraituan ipiniko da pantailara egokitu
>> dadin.
>>
>> Jatorrizkoa "Pinch to reflow text" da.
>> "Egin atximur testua pantailara egokitzeko" edo "Atximurrak testua
>> pantailara egokitzen du" erabil litezke alternatiba gisa. Zuek esan.
>
> Niri ulergarriena "Egin atximur testua pantailara egokitzeko" iruditzen
> zait, edo bestela "Atximur egitean testua pantailara egokitu", baina
> zoritxarrez uste dut arazo bera izango dugula, testua moztu egingo
> delako.
Aldatuta.
> Ez dakidana da ea mugikor guztietan berdin azalduko den. Agian
> tabletetan testu luzeagoentzako lekua dago. Inork probatu du tablet
> batean?
Tabletean oraingo testua ere osorik ikusten da.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago