[Librezale] Androiderako Firefox euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Mar 13, 11:34:13, CET 2013


az., 2013.eko marren 13a 10:58(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
> Albiste bikaina, Julen!
>
> Instalatu dut eta oso itxura ona dauka. Ikusi dut esaldi batzuk moztuta
> agertzen direla leku faltagatik, baina ez dakit esaldi horiek laburrago
> idazteko aukerarik izango den, gainera zer esan nahi duten ondo ulertzen
> da ia denetan. Esaldi hau da ulergarria iruditu ez zaidana: "Egin atximur
> testua modu jarr.." (ezarpenetan dago, eta ez dakit zer egiten duen,
> markatu ostean ere ez zait iruditu ezer aldatu denik).

"Egin atximur testua modu jarraituan berriro jartzeko". Orri batean 
atximur egitean lehenetsitako ekintza zooma gerturatu/urruntzea da. 
Ezarpen hau gaituta dagoenean, atximur egiten denean zoomaren maila 
aldatzeaz gain testua modu jarraituan ipiniko da pantailara egokitu dadin.

Jatorrizkoa "Pinch to reflow text" da.
"Egin atximur testua pantailara egokitzeko" edo "Atximurrak testua 
pantailara egokitzen du" erabil litezke alternatiba gisa. Zuek esan.

> Lan bikaina, eskerrik asko hau posible egin duzuenoi!!

Lana aspalditik zegoen egina, Osoitzek egin zuen Fennec-en hasierako 
itzulpena (Maemo eta Nokia gailuetara bideratuta zegoen hasiera batean) 
eta argitaratze bizkorreko zikloetan integratu zenetik (hemen hasi ziren 
oker ez banaiz Androiderako bertsioarekin) Aurora egunean mantendu dut.

Kontua da aipatutako arrazoi teknikoak direla medio Mozillak ezin 
dituela erabilgarri ipini dauden hizkuntza guztiak. Konturatu halere hau 
Aurora bertsioa dela (gauero eskatuko du eguneraketa) eta Mozillaren 
FTPan besterik ez dagoela. Benetako notizia dauden hizkuntza guztiak 
Play Storean erabilgarri egotea litzateke.

> Bide batez, ba al dakizue ezer Firefox OSi buruz? Itzultzeko aukerarik
> badago, edo oraindik ez?

Bai, izatez itzulita daukat baina bestelako notizien zain nago eta 
horrez gain gai honek hari oso bat eskatzen du bere horretan.
Motxean esanda: gailu hauek ekainetik aurrera komertzializatuko dira 
hegoaldean.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago