[Librezale] Androiderako Firefox euskaraz

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Mar 13, 10:58:15, CET 2013


Albiste bikaina, Julen!

Instalatu dut eta oso itxura ona dauka. Ikusi dut esaldi batzuk moztuta
agertzen direla leku faltagatik, baina ez dakit esaldi horiek laburrago
idazteko aukerarik izango den, gainera zer esan nahi duten ondo ulertzen
da ia denetan. Esaldi hau da ulergarria iruditu ez zaidana: "Egin atximur
testua modu jarr.." (ezarpenetan dago, eta ez dakit zer egiten duen,
markatu ostean ere ez zait iruditu ezer aldatu denik).

Lan bikaina, eskerrik asko hau posible egin duzuenoi!!

Bide batez, ba al dakizue ezer Firefox OSi buruz? Itzultzeko aukerarik
badago, edo oraindik ez?

Egun ona izan!

> Aupa kaixo!
>
> Firefox, Android eta lokalizatu hitzak ez dira ondo konpondu izan orain
> arte. Batetik Play Storearen mugak daude eta bestetik arazo teknikoak:
> deskargaren tamainan jarri beharreko mugak eta mekanismorik ez egotea
> hizkuntza-paketeak erabili ahal izateko.
>
> Mozillak hizkuntza bakarreko (single-locale) build-ak egiteari ere utzi
> zion aspaldi, azpiegitura eskasia eta bestelako arazoak aipatuz. Berriz
> bueltan dira ordea![1]
>
> Zuekin Android gailu bat badaukazue, hemendik deskarga dezakezue
> euskarazko Firefox:
> https://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/mobile/nightly/latest-mozilla-aurora-android-l10n/fennec-21.0a2.eu.android-arm.apk
>
> Kontuan izan:
> - Iturburu ezezagunetako instalazioak onartu beharko dituzuela
> - Firefoxen Aurora bertsioa dela, hau da, argitaratutako azken bertsioa
> bezain egonkorra ez izatea suerta daitekeela (baina oraindik argitratu
> ez diren punta-puntako eginbideak ere badituela).
>
> Azkenean agertu da lokalizazio benetako gailu batean probatzeko aukera
> :) Inongo akatsik topatuz gero eman abisua!
>
> Julen.
>
> [1] http://markmail.org/thread/ti6slsasdnh4sp2c
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago