[Librezale] Androiderako Firefox euskaraz
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Mar 12, 17:38:49, CET 2013
Aupa kaixo!
Firefox, Android eta lokalizatu hitzak ez dira ondo konpondu izan orain
arte. Batetik Play Storearen mugak daude eta bestetik arazo teknikoak:
deskargaren tamainan jarri beharreko mugak eta mekanismorik ez egotea
hizkuntza-paketeak erabili ahal izateko.
Mozillak hizkuntza bakarreko (single-locale) build-ak egiteari ere utzi
zion aspaldi, azpiegitura eskasia eta bestelako arazoak aipatuz. Berriz
bueltan dira ordea![1]
Zuekin Android gailu bat badaukazue, hemendik deskarga dezakezue
euskarazko Firefox:
https://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/mobile/nightly/latest-mozilla-aurora-android-l10n/fennec-21.0a2.eu.android-arm.apk
Kontuan izan:
- Iturburu ezezagunetako instalazioak onartu beharko dituzuela
- Firefoxen Aurora bertsioa dela, hau da, argitaratutako azken bertsioa
bezain egonkorra ez izatea suerta daitekeela (baina oraindik argitratu
ez diren punta-puntako eginbideak ere badituela).
Azkenean agertu da lokalizazio benetako gailu batean probatzeko aukera
:) Inongo akatsik topatuz gero eman abisua!
Julen.
[1] http://markmail.org/thread/ti6slsasdnh4sp2c
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago