[Librezale] Ofiziala da: Qt topaketa mundiala Bilbon ere

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Mar 8, 09:29:22, CET 2013


az., 2013.eko otsren 20a 17:33(e)an, Dani Gutiérrez Porset(e)k idatzi zuen:
>
>     Ez dakit nola planteatzen den egun hau baina interesgarria izango
>     litzateke tailer formatuan egitea.
>
> Bai, plana justu hori zen, Dabid, tailer moduan zeozer egitea.
>
>     Hasiera baten nola itzultzen den azaldu eta gero praktika batzuk, ez
>     dakit zein izan daitekeen egin genezakeen itzulpena baina nire ustez
>     praktika egiteko orduan itzuli nahi dugun zerbait guztion artean
>     egitea izango litzateke ideiarik hoberena, funtzionala izatea.
>
>     Honetarako laguntzarik behar baduzu Dani, eskatu lasai, laguntzeko
>     prest nago :-)
>
> Mila esker aurretik. Ideia izan daiteke arratsaldeko 17:30etan edo
> 18:00etan hastea, azalpen/hitzaldi eta "demo" batekin (jendea
> praktikatzen jarri baino lehen), adibidez edukiera hauekin:
> * Zer programak erabiltzen diren itzulketak egiteko.
> * Zer beste tresnak dauzkagun horretarako: hiztegi edo korpus online
> batzuk,...
> * Nola erabili aurreko biak.
> * Zein da gaur egungo euskarazko software librearen "mapa": eragileak
> (Librezale,...), programen egoera (Android,...), falta direnak,...
> Oso ondo legoke Wordpress edo Firefox edo programa famaturen bat itzuli
> duen Librezaleko kide batek ematen badu hitzaldia, bere esperientziatik
> berba eginez.
>
> Eta amaitzeko, 21:30etan aprox, kontzertu bat izango dugu.
>
> Aukera ona izan daiteke taldean bizigarri berria sartzeko, datozen
> belaunaldiei ogietorria emanez. Ni pozik geratuko nintzateke egun
> horretan etorri berriak programa libre gehiago/datozen bertsioak
> itzultzeko prest geratzen badira.


Ezin jakin uztailean hemendik ibiliko naizen edo ez baina hala bada 
laguntzeko prest.

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago