[Librezale] WordPress 3.5.2 euskaratzen

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Eka 30, 23:22:07, CEST 2013


ig., 2013.eko ekaren 30a 20:08(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> ig., 2013.eko ekaren 30a 19:41(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo,
>>
>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 23 19:58):
>>
>>> Aupa zuek:
>>>
>>> Ostiraletik WordPress 3.5.2 euskaratzen nabil. Oraintxe bertan 245 kate
>>> bakarrik falta dira bukatzeko:
>>> http://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/admin
>>>
>>> Inor laguntzen animatzen bada, bikain :-)
>>>
>>
>> Bart zenbait kate proposatu nituen.
> 
> Bai, ikusi ditut. Nire erabiltzaileak proposamenak berrikusteko baimenik
> ez duela uste dut. Baimenok hemen eskatu behar direla uste dut:
> http://make.wordpress.org/polyglots/

Oker nengoen. Nire erabiltzaileak badu proposamenak onartzeko baimena.
Zureak dagoeneko errepasatu ditut.

> 
> Mikel Larreategi, zuk baduzu GlotPress-en berrikusketa baimenik?
> 
>>
>> Glotpress hortan ezin da inola ere terminologiarekin lan egin ezta?
> 
> Nik lan egiten dudan modua nabigatzailean bi fitxa irekitzea da. Batetan
> itzulpenak egiten ditut eta bestean leku berean nago baina "Search"
> estekaren bitartez termino zehatz bat nola itzuli den begiratzen dut.
> Gure Pootle-en aspaldi aipatu nuen bezala ezin da bilaketarik egin
> indexazio errore bat dela eta.
> 
>>
>> Bestalde, 3.5.x eta development branch-ak daudela ikusi det. 3.6 maiatzean
>> kaleratzekoak ziren baino epez joan zaiela dirudi. 3.5.x branch-ean lan
>> egin beharrean ez litzateke hobe zuzenean developtment branch-arekin
>> jartzea?
> 
> Nire ustez, WordPress-en bertsio guztiak euskaratuko bagenitu,
> development branch euskaratzea litzateke lan egiteko modurik onena.
> Baina ez ditugu WordPress-en bertsio guztiak euskaratzea lortzen.
> Horregatik, helburu bezala dugun bertsioarekin lan egitea hobeto dela
> pentsatu dut. Baina hau metodo egokia ez bada, esan!

Glotpress-en proba batzuk egiten ibili naiz eta PO fitxategiak esportatu
eta inportatu ditzakedala ikusi dut (nire erabiltzailea WP proiektuan
zuzentzailea da). Beraz, adar batetan egindako ekarpenak bestera pasatu
ditzakegu.

Oraintxe bertan, 3.5.2 bertsioa prest izateko 169 kate euskaratzea
besterik ez da falta. Kate horiek 3.6 bertsioan ere egotea litekeena da
eta beraz, kate horiek itzultzen baditugu, egungo bertsioaren
euskaraketa prest izango dugu eta datorren bertsiorako lana aurreratuko
dugu.

Laburbilduz esan nahi dudana da, nire ustez, 3.5.x adarraren euskaraketa
amaitzea merezi duela da eta gero aurreratutako lana development
adarrean sartzea. Hori da behintzat nire irizia. Ados?

Agur t'erdi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago