[Librezale] WordPress 3.5.2 euskaratzen
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Eka 30, 20:08:23, CEST 2013
ig., 2013.eko ekaren 30a 19:41(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 23 19:58):
>
>> Aupa zuek:
>>
>> Ostiraletik WordPress 3.5.2 euskaratzen nabil. Oraintxe bertan 245 kate
>> bakarrik falta dira bukatzeko:
>> http://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/admin
>>
>> Inor laguntzen animatzen bada, bikain :-)
>>
>
> Bart zenbait kate proposatu nituen.
Bai, ikusi ditut. Nire erabiltzaileak proposamenak berrikusteko baimenik
ez duela uste dut. Baimenok hemen eskatu behar direla uste dut:
http://make.wordpress.org/polyglots/
Mikel Larreategi, zuk baduzu GlotPress-en berrikusketa baimenik?
>
> Glotpress hortan ezin da inola ere terminologiarekin lan egin ezta?
Nik lan egiten dudan modua nabigatzailean bi fitxa irekitzea da. Batetan
itzulpenak egiten ditut eta bestean leku berean nago baina "Search"
estekaren bitartez termino zehatz bat nola itzuli den begiratzen dut.
Gure Pootle-en aspaldi aipatu nuen bezala ezin da bilaketarik egin
indexazio errore bat dela eta.
>
> Bestalde, 3.5.x eta development branch-ak daudela ikusi det. 3.6 maiatzean
> kaleratzekoak ziren baino epez joan zaiela dirudi. 3.5.x branch-ean lan
> egin beharrean ez litzateke hobe zuzenean developtment branch-arekin
> jartzea?
Nire ustez, WordPress-en bertsio guztiak euskaratuko bagenitu,
development branch euskaratzea litzateke lan egiteko modurik onena.
Baina ez ditugu WordPress-en bertsio guztiak euskaratzea lortzen.
Horregatik, helburu bezala dugun bertsioarekin lan egitea hobeto dela
pentsatu dut. Baina hau metodo egokia ez bada, esan!
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago