[Librezale] Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Eka 26, 23:25:46, CEST 2013
Gabon!
Eskerrik asko gaia berriro ateratzeagatik Alex, nik ere guztiz ahaztuta
neukan... Nire iritza, laburtuta:
* EuskalGNUk kriston lana egin duen arren, iruditzen zait orain
desagertu arte ez diogula (nik behintzat) behar besteko errekonozimendua
eman. Tira, beti gertatzen den bezala.
* Lehenengo "umezurtz" geratu diren proiektu guztien zerrenda egin
beharko litzake, eta horietatik benetan garrantzitsuak direnak aukeratu
(gainontzekoak ere mantentzeko aukera badago bikain, baina batzuk
estrategikoak dira).
* Asierrek galdetu du ea Librezaleko proiektutzat hartu beharko
genituzkeen. Nire ustez, zalantzarik gabe bai, behintzat potoloenak. Oso
garrantzitsuak dira, eta ondo mantenduta egotea "nahitaezkoa" da
euskarazko softwarearen mundurako.
* Arduradun bakarra edo gehiago galdera ez dakit erantzuten, baina argi
daukadana da proiektu bakoitzerako boluntario taldetxo bat egotea
komeniko zela, batek ezin duenean besteek aurrera egiteko, eta ez dadin
pertsona bakarraren menpe geratu dena.
* Nire ustez behintzat ez da askorik aldatuko diru-laguntzekin ere
(Librezalekoontzat behintzat), normalean denbora edo gogo falta izaten
baita zerbait aurrera ez eramateko arrazoia.
* Jende falta dagoela ikusten bada (eta nik uste dut baietz), agian
"kanpaina"ren bat egin daiteke itzultzaileak lortzeko, proiektu zehatzak
aipatuta. Twitter eta horrelako beste batzuk itzultzeko zerbait lortu
da. Baina, arduradun gisa Librezaleko jendea jarriko nuke.
* Akademyra ezingo naiz joan, baina kontuan har nazazue itzulpenetan
laguntzeko. Proiektu bat kudeatzeko ez naiz oso ona, azken urteotan
egiaztatu ahal izan dudanez, baina Pootle zerbitzarian jartzen badira
proiektuak, ahal dudan heinean laguntzeko asmoa dut.
* Agian OpenOffice alde batera utz daiteke, eta LibreOffice mantendu,
biak aurrera eramateko aukera eduki arte behintzat.
Ez dakit aipatu behar nuen dena aipatu dudan, baina bueno, ni
itzulpenetan laguntzeko prest nagoela, administratzaile izateko, ahal
baldin bada ez.
Laster arte,
Ibai.
az., 2013.eko ekaren 26a 09:03(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> loturak jarraituz konturatu naiz ni ere izena emanda dudala pootle
> horretan, auskalo noiz!
> Nik ez ditut baimenak. Batzarrik antolatzen bada hau puntu bat izan
> beharko litzateke.
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
>
>
>
> Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com
> <mailto:asiersar a bildua yahoo.com>> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 25
> 15:57):
>
> ar., 2013.eko ekaren 25a 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k
> idatzi zuen:
>
> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak
> umezurtz utzi dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu
> zuela eta foro honetan hitzik ere ez da mugitu.
>
> Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere
> mezuan OpenOffice eta LibreOffice.
>
> LibreOffice-n kasua dagoeneko larria da. 4. bertsiorako
> euskara baturako Xuxen ez dago (bai bizkaierarako) eta ugari
> dira ingelesez agertzen diren aukerak eta mezuak.
>
>
> Aupa, mezu hau lehenago idatzi behar nuen, baina orain LibreOffice
> aipatzen duzula...
>
> Ez dakit oso ongi nola demontre, baina ekainaren 21etik
> LibreOfficen Pootle zerbitzarian[1] administrazio baimenak ditut.
> Twitterreko mezu bati erantzun niolako nago horrela.[2]
>
> Kontua da duela urtebete inguru Zundan enpresaren webgunean hau[3]
> ikusi nuela.
>
> "LibreOffice agertzean proiektuaren eguneraketa komunitatearen
> esku uzteko garaia iritsi zen, Zundan-ek bestela ere software
> libreko beste proiektu askoren ardurarekin jarraitzen duelak."
>
> Orduan LibreOfficeren Pootlen izena eman eta bertako PO fitxategi
> bat itzuli nuen, baina Pootlera igotzera nindoala, baimenik ez
> nuela ikusi nuen. Orain bertako administrazailea nor zen begiratu
> eta MPascual zela ikusi nuen.[4]
>
> PO fitxategia itzuli eta MPascuali abisatu nion ea igo zezakeen.
> Baietz erantzun zidan, baina gero ez nuen gehiagorik jakin eta
> beste kontu batzuekin hasi nintzen.
>
> Beno, ba hori, administratzaile baimenak ditudala, eta LibreOffice
> proiekturako beharbada ez dela beharrezkoa Dooteorekin hitz
> egitea. Egin beharko genukeena da lehenengo erabaki LibreOffice
> Librezaleren proiektu modura hartu nahi dugun ala ez. Baiezkoa
> bada, gero gure artean antolatu, Librezale barruan, ea nork hartu
> nahi duen honen ardura. Nik egin ditzaket administratzaile lanak
> eta itzulpenak igo Pootlera, eta itzulpen batzuk egin ere bai,
> baina ez daukat LibreOffice osorik nire gain hartzeko denborarik.
>
> Asier.
>
> [1]https://translations.documentfoundation.org
> [2]https://twitter.com/LowRisingTone/status/347091327206436865
> [3]http://www.zundan.com/lokalizazioa/openoffice/
> [4]https://translations.documentfoundation.org/accounts/MPascual
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130626/65eea9cc/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago