[Librezale] Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Ost, Eka 26, 09:03:43, CEST 2013
Aupa!
loturak jarraituz konturatu naiz ni ere izena emanda dudala pootle
horretan, auskalo noiz!
Nik ez ditut baimenak. Batzarrik antolatzen bada hau puntu bat izan beharko
litzateke.
izan libre izan euskaldun!
Ander.
Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
ekaina 25 15:57):
> ar., 2013.eko ekaren 25a 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>
>> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi
>> dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan
>> hitzik ere ez da mugitu.
>>
>> Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
>> OpenOffice eta LibreOffice.
>>
>> LibreOffice-n kasua dagoeneko larria da. 4. bertsiorako euskara baturako
>> Xuxen ez dago (bai bizkaierarako) eta ugari dira ingelesez agertzen diren
>> aukerak eta mezuak.
>>
>
> Aupa, mezu hau lehenago idatzi behar nuen, baina orain LibreOffice
> aipatzen duzula...
>
> Ez dakit oso ongi nola demontre, baina ekainaren 21etik LibreOfficen
> Pootle zerbitzarian[1] administrazio baimenak ditut. Twitterreko mezu bati
> erantzun niolako nago horrela.[2]
>
> Kontua da duela urtebete inguru Zundan enpresaren webgunean hau[3] ikusi
> nuela.
>
> "LibreOffice agertzean proiektuaren eguneraketa komunitatearen esku uzteko
> garaia iritsi zen, Zundan-ek bestela ere software libreko beste proiektu
> askoren ardurarekin jarraitzen duelak."
>
> Orduan LibreOfficeren Pootlen izena eman eta bertako PO fitxategi bat
> itzuli nuen, baina Pootlera igotzera nindoala, baimenik ez nuela ikusi
> nuen. Orain bertako administrazailea nor zen begiratu eta MPascual zela
> ikusi nuen.[4]
>
> PO fitxategia itzuli eta MPascuali abisatu nion ea igo zezakeen. Baietz
> erantzun zidan, baina gero ez nuen gehiagorik jakin eta beste kontu
> batzuekin hasi nintzen.
>
> Beno, ba hori, administratzaile baimenak ditudala, eta LibreOffice
> proiekturako beharbada ez dela beharrezkoa Dooteorekin hitz egitea. Egin
> beharko genukeena da lehenengo erabaki LibreOffice Librezaleren proiektu
> modura hartu nahi dugun ala ez. Baiezkoa bada, gero gure artean antolatu,
> Librezale barruan, ea nork hartu nahi duen honen ardura. Nik egin ditzaket
> administratzaile lanak eta itzulpenak igo Pootlera, eta itzulpen batzuk
> egin ere bai, baina ez daukat LibreOffice osorik nire gain hartzeko
> denborarik.
>
> Asier.
>
> [1]https://translations.**documentfoundation.org<https://translations.documentfoundation.org>
> [2]https://twitter.com/**LowRisingTone/status/**347091327206436865<https://twitter.com/LowRisingTone/status/347091327206436865>
> [3]http://www.zundan.com/**lokalizazioa/openoffice/<http://www.zundan.com/lokalizazioa/openoffice/>
> [4]https://translations.**documentfoundation.org/**accounts/MPascual<https://translations.documentfoundation.org/accounts/MPascual>
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130626/cf33cc1d/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago