[Librezale] Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Eka 25, 08:47:01, CEST 2013


Aupa Alexander,

Eskerrik asko gaia berriro azaleratzeagatik.

ar., 2013.eko ekaren 25a 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi
> dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan
> hitzik ere ez da mugitu.

Bai, eta merezi du horretaz hausnartzeak. Aitortu beharra daukat mezua 
irakurri eta markatu nuela, baina hortik aurrera erabat ahaztuta neukala 
ere bai.

> Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
> OpenOffice eta LibreOffice.

Dooteok azken biak aipatu bazituen ere, Anderrek esandakoak (eta 
gehiago) egon dira bere ardurapean azken urte hauetan. Proiektu asko 
potolo xamarrak dira, gainera.
Azken batean esan daiteke EuskalGNU=Dooteo izan dela (berak ere hala 
aitortzen du) eta normala deritzot hainbeste proiekturen ardura izanik, 
berandu baino lehen guztiarekin jarraitu ahal ez izatea eta erreta bukatzea.

> LibreOffice-n kasua dagoeneko larria da. 4. bertsiorako euskara baturako
> Xuxen ez dago (bai bizkaierarako) eta ugari dira ingelesez agertzen
> diren aukerak eta mezuak.

Xuxeni dagokionez: OpenOffice-ko bertsioa ez dabil?
Azken aldi luzean ez dut OOo/LibO-ren beharrik izan (instalatuta ere ez 
dauzkat) eta beraz ez nau kontuak arduratu. Dena den, aipatu bertsioak 
ez badabiltza, paketatze kontu sinplea besterik ez da.

> Nondik has daiteke?
> Ardurarik gabe geratu diren proiektuen zerrenda osatu?
> Proiektu-taldeak arduradun bakarrak eduki behar du edo banatu daiteke?
> Aurre egiteko aukerarik badago diru-laguntzarik gabe?

Boluntarioen ardura eta konpromiso mailaren arabera, bai, proiektuak 
aurrera eraman daitezke diru-laguntzarik gabe. Adibidez, Mozilla 
proiektua Librezale sortu zenetik dago martxan; izatez horrek ekarri 
zuen talde honen sorrera[1].

Noski, ageriko arrazoiengatik betiko boluntarioak ezin dira izan 
bestelako proiektu hauek bizkarrean hartuko dituztenak.

> Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik ez badago bila daiteke babesle bat
> proiektu bakoitzari? Azkue Fundazioa, Gipuzkoako Diputazioa,
> unibertsitateak...?

Hau nire iritzia da, eta agian Dooteo asaldatuko zait, baina erlatiboki 
erraza balitz dirua bide horretatik lortzea eta mereziko balu, ez dut 
uste Dooteok horren erreta bukatuko lukeenik.

Honekin lotutako beste iritzi bat emate aldera, diru-laguntzak oso ondo 
etorri zaizkio euskarari urte hauetan guztietan zehar lokalizazioen 
inguruko terminologia, fraseologia eta estiloa finkatzen lagundu 
dutelako. Eta Dooteok hor lan eskerga egin du (diru-laguntzak jasota eta 
jaso gabe), eta hori aitortu eta errekonozitu beharra dago.

Orain guztion esku dago lan horri segida ematea. Bakoitzak erabakiko du 
zein neurritan egin ditzakeen ekarpenak; inor ez dadila kexa ordea 
zer-eginik eta ekintzarik ez dagoelako!

Julen.

[1] http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1046207117



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago