[Librezale] Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Eka 25, 08:11:41, CEST 2013


2013/06/25 00:25(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi
> dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan
> hitzik ere ez da mugitu.
> Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
> OpenOffice eta LibreOffice.
>
> LibreOffice-n kasua dagoeneko larria da. 4. bertsiorako euskara baturako
> Xuxen ez dago (bai bizkaierarako) eta ugari dira ingelesez agertzen
> diren aukerak eta mezuak.
>
> Nondik has daiteke?
> Ardurarik gabe geratu diren proiektuen zerrenda osatu?
> Proiektu-taldeak arduradun bakarrak eduki behar du edo banatu daiteke?
> Aurre egiteko aukerarik badago diru-laguntzarik gabe?
> Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik ez badago bila daiteke babesle bat
> proiektu bakoitzari? Azkue Fundazioa, Gipuzkoako Diputazioa,
> unibertsitateak...?
>
> Alex
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> .
>
Aupa!

a) Lehen urratsa eman dut dooteori (kopia hona) idatzita zertaz ari 
garen jakiteko.
b) Arduradunak bat edo hainbat izan daitezke, posta helbide bakarraz.
c) librezalen argi dugu ahal duguna egin behar dugula diru-laguntzez 
gain. Erabat zilegi da diru publiko zein pribatu bitartez lana 
finantzatzea, baina hori ezin da mugitzeko aitzakia eta arrazoia izan.
d) indar gehiago behar badugu indar metatze bat lortzeko zer egin 
beharko genukeen ere pentsatu beharko dugu.

izan libre izan euskaldun!
Ander.






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago