[Librezale] Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
As, Eka 25, 08:01:32, CEST 2013


Aupa!

Asko dira EuskalGNUk euskaratu dituen proiektuak. Lan itzela egin du
elkarteak euskalgintzan eta bereziki sotware librearen itzulpengintzan.
Asko eta asko gara elkarte honen desagertzeaz arduratu garenak eta
zoritxarreko berri honen euskarari eta software libre euskaldunari ahalik
eta ondorio gutxien ekartzea nahi genuke.

Nondik hasi?

Lehenik eta behin* euskalGNUren ardura izan diren itzulpenen zerrenda
beharko genuke bi helbururekin.

*
*a) errekonozimendua
*
*b) Lehentasunak finkatuz horien mantenuaz ardurak banatzea posible bagenu.
(Dooteo, librezaleren bat, edo...)*

Lehenik, Dooteo programatzeraz gain noraino heldu nahi/ahal duzun jakitea
da eta gero umezurtz leudekeenen inguruan lehentasunak finkatu eta
arduradunak bilatzea.

Denbora aurrera doa eta google+ (teknozale) zein librezaleko zerrendan
erreakzio ugari izan dira etorkizunaz arduratuta.
Egin dezagun etorkizun euskaldun eta libre bat!

izan libre izan euskaldun!
Ander.




Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
ekaina 25 00:25):

> Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi
> dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan
> hitzik ere ez da mugitu.
> Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
> OpenOffice eta LibreOffice.
>
> LibreOffice-n kasua dagoeneko larria da. 4. bertsiorako euskara baturako
> Xuxen ez dago (bai bizkaierarako) eta ugari dira ingelesez agertzen diren
> aukerak eta mezuak.
>
> Nondik has daiteke?
> Ardurarik gabe geratu diren proiektuen zerrenda osatu?
> Proiektu-taldeak arduradun bakarrak eduki behar du edo banatu daiteke?
> Aurre egiteko aukerarik badago diru-laguntzarik gabe?
> Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik ez badago bila daiteke babesle bat
> proiektu bakoitzari? Azkue Fundazioa, Gipuzkoako Diputazioa,
> unibertsitateak...?
>
> Alex
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130625/b1f736ae/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago