[Librezale] Dooteo eta EuskalGNUren lokalizazioak
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
As, Eka 25, 00:25:02, CEST 2013
Hiru aste pasa dira Ander Elortondok EuskalGNUren ixteak umezurtz utzi
dituen lokalizazioen gainean hausnarketa eskatu zuela eta foro honetan
hitzik ere ez da mugitu.
Anderrek Gnome, Gimp, Inkscape... aipatzen ditu. Dooteok bere mezuan
OpenOffice eta LibreOffice.
LibreOffice-n kasua dagoeneko larria da. 4. bertsiorako euskara baturako
Xuxen ez dago (bai bizkaierarako) eta ugari dira ingelesez agertzen
diren aukerak eta mezuak.
Nondik has daiteke?
Ardurarik gabe geratu diren proiektuen zerrenda osatu?
Proiektu-taldeak arduradun bakarrak eduki behar du edo banatu daiteke?
Aurre egiteko aukerarik badago diru-laguntzarik gabe?
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik ez badago bila daiteke babesle bat
proiektu bakoitzari? Azkue Fundazioa, Gipuzkoako Diputazioa,
unibertsitateak...?
Alex
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago