[Librezale] WordPress 3.5.2 euskaratzen

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Eka 23, 19:58:59, CEST 2013


Aupa zuek:

Ostiraletik WordPress 3.5.2 euskaratzen nabil. Oraintxe bertan 245 kate
bakarrik falta dira bukatzeko:
http://translate.wordpress.org/projects/wp/3.5.x/admin

Inor laguntzen animatzen bada, bikain :-)

Euskaraketaren egoera hau da:
   - WordPress: %100
     - Administration: %88
       - Network Admin: %100
     - Contents & Cities: %100
     - Twenty Twelve: %100
     - Twenty Eleven: %100
     - Twenty Ten: %100

Nire plana euskaraketa osoa prest dagoenean probetako WordPress bat
instalatzea eta martxan aztertzea da (itxura ezberdinak, administrazioa,
blog bakarra, multibloga).

Zuzenketarik behar izanez gero, zuzendu eta eu.wordpress.org-en
argitaratu dezakegu. Hori egiteko arazo tekniko bat dugu (WordPress-eko
teknikariek konpondu behar duten zerbait), baina IRC bidez behar ditugun
kontaktuak ditut arazoa konpontzeko (hori espero dut behintzat).

Mikel Larreategi, e-postaz esan nizun bezala, edozein zehaztasun nahi
izanez gero, esatea besterik ez duzu.

Goraintziak,

Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago