[Librezale] Viking euskaratzeko laguntza
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Uzt 31, 20:07:09, CEST 2013
----- Original Message -----
> From: Mikel Iturbe Urretxa <mikel a bildua hamahiru.org>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Cc:
> Sent: Tuesday, July 30, 2013 9:19 PM
> Subject: Re: [Librezale] Viking euskaratzeko laguntza
>
> Kaixo Alex (eta besteok),
>
> Egia esan, terminologia ikaragarri zaila egiten zait. Beraz, saiatzen
> naiz ahalik eta erreferentzia gehien batzen, bai euskarazkoak bai
> atzerriko hizkuntzetakoak, erabaki bat hartu baino lehen. Jarraian
> doaz aurkitu ditudan batzuk.
>
Naviki[0] izeneko europar proiektu batean lanean ari gara, eta horretarako "track", "route", "way" eta "path" itzuli behar izan ditut, eta kristoren anabasa sortu zait buruan.
Ez dut orain buruz ongi gogoratzen, baina uste dut "track" bere horretan utzi nuela, "route" "ibilbide" jarri nuela eta "way" eta "path" biak "bide" jarri nituela.
Bide batez, "routing engine" edo "router" itzultzeko (abiapuntu batetik helmugara iristeko biderik laburrena kalkulatzen duen funtzioa) "bideratzaile" erabili nuen.
"Waypoint" ere horrela utzi nuen, baina gustatu zait "bide marka" (edo "bide-marka") hori.
Asier.
[0]http://www.naviki.org/eu/naviki/start/#
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago