[Librezale] Viking euskaratzeko laguntza
Mikel Iturbe Urretxa
mikel a bildua hamahiru.org
As, Uzt 30, 21:19:18, CEST 2013
Kaixo Alex (eta besteok),
Egia esan, terminologia ikaragarri zaila egiten zait. Beraz, saiatzen
naiz ahalik eta erreferentzia gehien batzen, bai euskarazkoak bai
atzerriko hizkuntzetakoak, erabaki bat hartu baino lehen. Jarraian
doaz aurkitu ditudan batzuk.
Alde batetik, Wikipedian Waypoint hitzak zenbait hizkuntzatan duen
adiera [1] ikus dezakegu. Bertan, Waypoint orokorraz gain,
frantsesezko kasuan "Point de cheminement" erabiltzen da, Kanadako
gobernuko dokumentu batetik aterata, antza; alemanez, "Wegpunkt". Biak
ala biak "(ibil)bideko puntu" edo "(ibil)bide-puntu" modura itzuliko
nituzke nik.
Track-ari zentzu honetan, Gorkak komentatu duen "pista" baino, nik
uste dut gehiago gerturatzen zaiola "aztarna" moduko termino bat.
Azken batean eginiko ibilbidearen erregistroa modura ikusten dut nik
track-a (denbora ere gordetzen baitu).
Hori esanda, euskarazko "taxuzko" erreferentziak aurkitzea zaila egin
zait. EJko ingurumen hezkuntzako aldizkariko 31. zenbakian, Ihitzan
[2], hitzok bere horretan agertzen dira (waypoint, track). Bestalde,
Ander Goņik Berrian OSMri buruz idatzitako artikulu batean [3]
track-arentzat "arrasto" hitza erabiltzen du. EJk duen ibilbideei
buruzko webgune kolaboratiboan [4], hartu dudan lehen inpresioa da
zera izan da, "ibilbide" hitza erabiltzen dela "track" eta eginiko
bidearen sinonimo gisa (eta ez da gauza bera). Bertara igotako
ibilbideetan, waypoint hitza ere agertzen da, baina ez dakit nahita
den, ala erabilitako plataforman [5] lokalizatu ez delako.
Tutorialetako bideoetan [6] agian agertzen dira hitz hauen euskarazko
adierak, nik ez ditut ikusi.
Eta guzti hau esan eta gero, egia esan, Alex, ez dut oso argi zer
egingo nukeen. "Ibilbide-puntu" eta "arrasto" hitzak gustatzen
zaizkit, baina ez dakit ezta komenigarria litzatekeen hain errotuta
dauden "waypoint" eta "track" baztertzea.
Espero dut erreferentzia eta hausnarketatxo honekin zerbaitean
behintzat lagundu izana.
--
mikel
[1] http://www.wikidata.org/wiki/Q138081#sitelinks-wikipedia
[2] http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-6172/es/contenidos/boletin_revista/ihitza31/es_ihitza/adjuntos/ihitza31.pdf
10. orr
[3] http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-02-16/037/002/mapak_sarean_erabilgarri.htm
[4] http://ibilbideak.euskadi.net
[5] http://wikiloc.com/
[6] http://ibilbideak.euskadi.net/blog/tutorialak/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago