[Librezale] Pottle gehiago erabiltzeko proposamena

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Uzt 30, 22:38:34, CEST 2013


Aupa,

Gaur Danirekin kaņa bat hartzen egon naiz. Besteak beste, jendearen
parte-hartzea errazteko egin daitezkeenari buruz aritu gara. Itzulpen
kolektiboetarako tresnen inguruan batzarrean egindako hausnarketa kontatzen
ari nintzaiola, gero eta konbentzituago nengoen, dituen gabeziak izanda,
aukera bat eman behar zaiola.

Egunotan laguntza beharra duten hainbat proiektu batzuk aipatu dira baina
ez daude Pottlen. Nik orain ez dut Librezaleren Pottlea erabiltzen ez
dagoelako han nik erabiltzen dudan programarik, baina gustura erabiliko
nuke nire azkurak arraskatzeko, Wikipedian noizean behin aldaketak egiten
ditudan bezala.

Inteligentzia kolektiboan konfiantza daukat eta Poottle gehiago erabiltzeko
proposamena egin nahi dut.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130730/d6e255eb/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago