[Librezale] Viking euskaratzeko laguntza
Irudion
irudion a bildua gmail.com
As, Uzt 30, 19:18:33, CEST 2013
Kaixo,
Zergati ez?
waypoint - bide marka
Edo,
waypoint - bide puntu
Animo!
El 2013 uzt 30, a las 18:41, Alexander Gabilondo <alexgabilondo a bildua gmail.com> escribió:
> Aupa,
>
> Viking GPSren datuak ikusteko eta editatzeko mahaigaineko aplikazioa euskaratzen hasi naiz.
> Viking deskripzio txikia eta wikia euskaraz.
> Norbait animatzen bada launchpad-en itzul daiteke: https://translations.launchpad.net/viking/trunk/+pots/viking/eu/+translate
>
> Harira. GPS testu inguruan sarri erabiltzen diren hiru termino: waypoint, track eta route nola eman euskaraz?
> Orain arte honela egin dut:
> Waypoint eta track bere hartan mantendu ditut. Izan ere euskaraz ez dut topatu itzulpenik (tokiren batean waypoint-erako interesgune hitza proposatzen da baina ibilbide bat mila waypoint-ez osatuta badago ezin izan ibilbidean mila interesgune daudela, interesguneak waypoint-en bidez marka daitezke baina waypoint guztiak ez dira interesguneak) eta inguruko hizkuntza gehienek bere hartan erabiltzen dituzte. Route hitzerako hainbat tokitan ibilbide terminoa proposatzen da eta zerbitzu batzuk -tartean Wikiloc-ek- erabiltzen dute. Beraz nire proposamena hau da:
>
> waypoint - waipoint-a
> track - track-a
> route - ibilbidea
>
> Zer iruditzen zaizue?
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130730/fb637d12/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago