[Librezale] Viking euskaratzeko laguntza
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
As, Uzt 30, 18:41:45, CEST 2013
Aupa,
Viking GPSren datuak ikusteko eta editatzeko mahaigaineko aplikazioa
euskaratzen hasi naiz.
Viking deskripzio txikia
<http://alexgabi.blogspot.com.es/2010/10/viking-gps-ibilbideak-openstreetmap-en.html>
eta wikia euskaraz <http://viking-euskaraz.wikispaces.com/>.
Norbait animatzen bada launchpad-en itzul daiteke:
https://translations.launchpad.net/viking/trunk/+pots/viking/eu/+translate
Harira. GPS testu inguruan sarri erabiltzen diren hiru termino:
waypoint, track eta route nola eman euskaraz?
Orain arte honela egin dut:
Waypoint eta track bere hartan mantendu ditut. Izan ere euskaraz ez dut
topatu itzulpenik (tokiren batean waypoint-erako interesgune hitza
proposatzen da baina ibilbide bat mila waypoint-ez osatuta badago ezin
izan ibilbidean mila interesgune daudela, interesguneak waypoint-en
bidez marka daitezke baina waypoint guztiak ez dira interesguneak) eta
inguruko hizkuntza gehienek bere hartan erabiltzen dituzte. Route
hitzerako hainbat tokitan ibilbide terminoa proposatzen da eta zerbitzu
batzuk -tartean Wikiloc-ek- erabiltzen dute. Beraz nire proposamena hau da:
waypoint - waipoint-a
track - track-a
route - ibilbidea
Zer iruditzen zaizue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130730/3eb75751/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago