[Librezale] Baque (eu) edo Basque (Spain)(eu_ES)
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Uzt 24, 19:23:03, CEST 2013
az., 2013.eko uztren 24a 15:54(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo.
>
> HotShots aplikazioa euskarara lokalizatzeko eskatu nuen Transifex
> atarian eta bi aukera eman zizkidan Basque (eu) eta Basque (Spain)(eu_ES).
> Nik ideiarik ez baina Spain hori soberan zegoelakoan Basque (eu) hautatu
> nuen. Itzulpena bukatu nuen eta atzo HotShots 1.2 bertsio berria atera
> da. Release notes delakoan berritasunen artean /Add basque translation/
> agertzen da baina aplikazioa ez da euskaraz agertzen. Okerreko hautapena
> egin nuen? Zergatik ematen ditu bi hizkuntza aukera horiek?
>
> Alex
Aupa:
Lehenengo parametroa hizkuntza da eta bigarrena estatua. Bi parametroen
arrazoia, aplikazio bat lokalizatzean hizkuntzaz gain tokian tokiko
beste ezberdintasun batzuk izaten direla da: txanpon mota (dolarrak,
yenak, euroak..., datak idazteko era (UUUU-HH-EE, EE/HH/UUUU,
HH.EE.UUUU...), zenbakiak idazteko era (puntua milakoentzako eta koma
dezimalentzako, alderantziz...) eta baita hizkuntza berdinaren
dialektoak ezberdintzeko ere sistema hau ondo datorrenean.
AEBtan eta Inglaterran ingelesez hitz egiten dute baina txanpon
ezberdinak dituzte eta datak ezberdin idazten dituzte. Hizkuntzak berak
ezberdintasun batzuk ere baditu (color, colour). en_US eta en_GB
kodeekin ezberdindu daitezke.
Euskararen kasuan eu_ES erabil daiteke, baina horrela egotekotan eu_FR
lokalizazioa ere prestatu beharra dago. Egin ezean, frantziar euskadun
guztiek aplikazioa ingelesez edo ikusiko dute, naiz eta euskaraketa
egina eta prest dagoen.
Nik dakidala, aplikazio batzuk lokalizazio zehatza badago erabiltzen
dute (eu_FR) baina ez badago hizkuntza bakarrik dute kontutan (eu).
Diozunagatik, HotShot delakoak ez du egiten eta eu_ES eta eu_FR
lokalizazioak prestatu beharko dira.
Nire esperientziagatik lokalizazio kode osoekin lan egitea ez da
programazio modu praktikoena, baldin eta aplikazio horretan txnapon mota
jakitea edo lege kontuengatik estatua jakitea funtzionamendurako
funtsezkoa ez bada (kontabilitatea aplikazioaetan adibidez). Gainera,
ingelesa ofizialtzat duten estatuak hainbat eta hainbat dira. Gaztelania
dutenak berdin...
Erantzun dizut ala gehiegi enrollatu naiz?
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago