[Librezale] Librezale eta diru laguntzak

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 22, 11:23:16, CEST 2013


Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 uztaila 21 10:38):
> lr., 2013.eko uztren 20a 19:49(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
>>
>> Aupa,
>>
>>
>> Hamar urte pasatu dira gai hau era irekian eztabaidatu zenetik, eta Danik
>> egindako galderak gaia mahai gainean jartzen du bete betean.
>>
>> Proiektu bat Librezalen jasotzea eta berau diru laguntzen bidez
>> finantzatzea bateragarriak dira?
>>
>
> Egunon,
>
> Librezalek talde modura berez ezin du dirulaguntzarik hartu itzulpenak
> egiteko, hori badakigu.
>
> Librezalen dagoen norbaitek modu pertsonalean edo beste enpresa batekin
> elkarlanean itzulpenak egitea ez zait gaizki iruditzen.
>
> Hala ere, bi arazo sortzen dira jarduera horren eta Librezaleren arteko
> harremanean:
>
> - Dirulaguntza lortu duen enpresa edo pertsonak proiektuari beste batzuek
> egin ahal dituzten ekarpenak blokeatzea. Lehenago ere gertatu izan da
> software bat itzultzeko dirua lortu duenak beste inori ez uztea proiektu
> horretan eskua sartzen. Software libreak suposatu behar duen askatasunaren
> eta enpresa jarduerak dakarren itxieraren arteko talka gertatzen da.
>
> - Dirulaguntzak amaitzen direnean, berriro Librezaleren esku utzi nahi
> izatea proiektu horren ardura. Ez da batere atsegina dirua dagoenean tartean
> jarduera enpresariala tartean sartzea, eta amaitzen denean proiektuak
> abandonatzea edo beste batzuk, musu truk, horren ardura har dezaten
> proposatzea.
>
> Baina bi horiek behar den moduan konpontzen badira, nik ez daukat arazorik.
> Demagun norbaitek KDE itzultzeko dirulaguntza eskatzen duela eta ematen
> diotela. Ba KDEren itzulpena modu irekian mantentzen badu, nahi duenak
> itzulpenak egiteko moduan, are gehiago Librezaleren proiektu modura hartu
> badugu eta gure wikian orri bat badauka; eta dirua amaitu ondoren ere KDEren
> ardura hartzen jarraitzen badu, arazorik ez.
>
> Hori nire ikuspegia, baina ni bat naiz, ea besteek zer uste duten.


Erabat ados Asier diozunarekin.

Horri gehitu nahi diot diru-laguntzek ezin dutela helburu izan, izenak
berak dion bezala, laguntza bat baizik, bultzada emateko zerbait
gehigarria. Erritmo aldetik gainera ez dut uste ondo ezkontzen direnik
diru-laguntzak eta software librea.

Kickstarter moduko kanpainak ere plantea litezke Librezalekideren bat
proiektu jakinen batean laguntzeko, inork halakoren beharrik ikusiko
balu, beti ere.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago