[Librezale] Librezale eta diru laguntzak
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Al, Uzt 22, 12:04:47, CEST 2013
Aupa!
beti diru-laguntza aipatzen da eta zera adierazi nahi nuke:
+ enpresek nahi dutena egin dezakete.
+ administrazioan.. diru-laguntzen legeak eragozpenak jartzen ditu
horrelakoak laguntzeko.
+ administrazioak lanak kontratatu ditzake (LCSP) eta 18.000¤tik beherako
lanak gastu onarpena besterik ez dute behar....
ondorioz askotan proiektuak aurkeztu eta administrazioak zuzenean
finantzatzea/kontratatzea egokiagoa da diruz-laguntzea baino.
informazio hau baliagarria izango delakoan "diru-bila" dabilenarentzat.....
sakondu nahi izanez gero idatzi eta komentatuko dugu.
Ander.
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila
22 11:23):
> Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 uztaila 21 10:38):
> > lr., 2013.eko uztren 20a 19:49(e)an, Osoitz E(e)k idatzi zuen:
> >>
> >> Aupa,
> >>
> >>
> >> Hamar urte pasatu dira gai hau era irekian eztabaidatu zenetik, eta
> Danik
> >> egindako galderak gaia mahai gainean jartzen du bete betean.
> >>
> >> Proiektu bat Librezalen jasotzea eta berau diru laguntzen bidez
> >> finantzatzea bateragarriak dira?
> >>
> >
> > Egunon,
> >
> > Librezalek talde modura berez ezin du dirulaguntzarik hartu itzulpenak
> > egiteko, hori badakigu.
> >
> > Librezalen dagoen norbaitek modu pertsonalean edo beste enpresa batekin
> > elkarlanean itzulpenak egitea ez zait gaizki iruditzen.
> >
> > Hala ere, bi arazo sortzen dira jarduera horren eta Librezaleren arteko
> > harremanean:
> >
> > - Dirulaguntza lortu duen enpresa edo pertsonak proiektuari beste batzuek
> > egin ahal dituzten ekarpenak blokeatzea. Lehenago ere gertatu izan da
> > software bat itzultzeko dirua lortu duenak beste inori ez uztea proiektu
> > horretan eskua sartzen. Software libreak suposatu behar duen
> askatasunaren
> > eta enpresa jarduerak dakarren itxieraren arteko talka gertatzen da.
> >
> > - Dirulaguntzak amaitzen direnean, berriro Librezaleren esku utzi nahi
> > izatea proiektu horren ardura. Ez da batere atsegina dirua dagoenean
> tartean
> > jarduera enpresariala tartean sartzea, eta amaitzen denean proiektuak
> > abandonatzea edo beste batzuk, musu truk, horren ardura har dezaten
> > proposatzea.
> >
> > Baina bi horiek behar den moduan konpontzen badira, nik ez daukat
> arazorik.
> > Demagun norbaitek KDE itzultzeko dirulaguntza eskatzen duela eta ematen
> > diotela. Ba KDEren itzulpena modu irekian mantentzen badu, nahi duenak
> > itzulpenak egiteko moduan, are gehiago Librezaleren proiektu modura hartu
> > badugu eta gure wikian orri bat badauka; eta dirua amaitu ondoren ere
> KDEren
> > ardura hartzen jarraitzen badu, arazorik ez.
> >
> > Hori nire ikuspegia, baina ni bat naiz, ea besteek zer uste duten.
>
>
> Erabat ados Asier diozunarekin.
>
> Horri gehitu nahi diot diru-laguntzek ezin dutela helburu izan, izenak
> berak dion bezala, laguntza bat baizik, bultzada emateko zerbait
> gehigarria. Erritmo aldetik gainera ez dut uste ondo ezkontzen direnik
> diru-laguntzak eta software librea.
>
> Kickstarter moduko kanpainak ere plantea litezke Librezalekideren bat
> proiektu jakinen batean laguntzeko, inork halakoren beharrik ikusiko
> balu, beti ere.
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130722/100a9b3f/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago