[Librezale] EuskalGNU-ko proiektuak gure wikian nola sartu aztertzen
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Uzt 21, 23:13:36, CEST 2013
lr., 2013.eko uztren 20a 16:18(e)an, Dani Gutiérrez Porset(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
> Akademy bukatu dela eta (jendea poz-pozik, por zierto), gustatuko
> litzaidake KDE proiektua euskeratzeko arduratzea.
> Xalbarekin hitz egingo dut bere lekukoa pixkat hartzeko.
>
> Ohar bat: hasieran ez dakit zenbat ordu izango diren; asko ba dira eta hori
> egiteko dirulaguntzak lortzeko aukerak ikusten baditut, espero dut oztopoak
> ez aurkitzea hemendik.
Aupa Dani:
Nire ustez, norbaitek diru laguntzak lortzen baditu eta software potolo
bat euskaratzen badu, Librezaleren partetik ez da inongo arazorik
egongo. Hori da behintzat, partaide bezala, nire ustea.
Nik ulertzen dudanagatik, Librezaleren helburua ahalik software gehien
euskaraz lokalizatua egotea da. Erabiltzaileen komunitateak egiten badu,
gure ustez aukerarik onena da, software hori denboran zehar euskaratuta
mantentzeko aukerak handiagoak bait dira.
Baina bileran aipatu zen bezala (beno, nik esan nuen ^_^), kontziente
izan behar dugu, enpresa eta administrazioei esker izango ez balitz gaur
egun euskaraz dauden programa batzuk euskaraz egongo ez liratekela.
Funtzionatzeko modu bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta nire ustez (hau
iritzi pertsonala da), ekimen guztien koordinazio bat oso onuragarria
litzateke. Librezale ekimenen topaleku bat edo antzeko zerbait izan
badaiteke, nigatik aurrera.
Nire ustez, gutxien gustoko duguna guztiok, software bat euskaratu eta
beste batzuk lan hortan aurretik hasiak zirela jakitea da. Librezalek
software librearen euskaratzaileak horretan lagun baditzake, nik uste
helburu hori lortzea oso ona litzatekela.
Horrek, nola ez, ez du Librezaleren izaera aldatzen. Gure lehentasunak
argi ditugu eta horregatik, Librezale taldeak berak ez du inolako
interesik diru laguntzarik eskatzeko, ez bilatzeko. Gure baliabideak oso
txikiak dira eta horrela pozarren gaude (ni behintzat bai).
Etorkizunean inolako inkonpatibilitaterik sortuko balitz (ez dakit zein,
baina baliteke), lasaitasun osoz hitz egiteko gai izan beharko ginateke
eta software horrentzako egokiena den bidea aurkitu. Epe laburrean, zein
luzean. Enpresak eta administrazio publikoak, software librea euskaraz
erabiltzen duten heinean, komunitatearen parte dira. Komunitatearen alde
bakoitzak besteak kontutan dituen bitartean, ez legoke inongo arazorik
sortu behar.
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago