[Librezale] XUXEN IV LibreOffice 4 bertsioan erabiltzeko

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Uzt 14, 23:41:42, CEST 2013


Beste egunean Alex Gabik komentatu zuen XUXEN IV ez zebilela LibreOffice 
4 bertsioan. Nire Fedoran begiratu nuen atzo eta printzipioz niri XUXEN 
LibreOffice instalatzean berez etorri zait eta ez dut plugin modura 
instalatu behar izan, eta ondo dabil.

Hala ere euskadi.net-en dagoen bertsioa instalatu nuen eta hori bai 
ikusi nuela ez zebilela.

euskadi.net-eko plugina destrinkotu dut eta barruko fitxategietako 
zenbait gauza aldatu dizkiot, katalanezko ortografia egiaztatzailearen 
OXT plugin fitxategian oinarrituta. Bertsio berri hori badirudi 
badabilela, proba egin dut Fedoran eta Windows XPn (LibreOffice 4.0).

Librezaleko wikira igo dut OXT fitxategia, BZ2 baten barruan 
trinkotuta[0], ea probatzen duzuen eta ongi dabilen. Ondoren 
LibreOfficen hedapenen webgunera igoko dut.

Asier.

[0]http://librezale.org/mediawiki//images/3/37/XUXENIV-LO4.oxt.bz2


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago