[Librezale] Librezale eta diru laguntzak

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Uzt 20, 19:49:36, CEST 2013


Aupa,

Librezaleren bigarren batzarrean eztabaidatu zen diru laguntzen kontua, eta
aktan jasota dagoen bezala Librezalek diru laguntzak eskatzeko aukera
atzera bota genuen bertara hurbildutakoak [1]. Horrek ez du suposatu
besteen lan moduei zilegitasunik ukatzea, baina Librezale zer den definitu
du maila handi batean orain arte.

Anderrek orain dela oso gutxi hau esaten zuen "librezalen argi dugu ahal
duguna egin behar dugula diru-laguntzez gain. Erabat zilegi da diru publiko
zein pribatu bitartez lana finantzatzea, baina hori ezin da mugitzeko
aitzakia eta arrazoia izan."

Hamar urte pasatu dira gai hau era irekian eztabaidatu zenetik, eta Danik
egindako galderak gaia mahai gainean jartzen du bete betean.

Proiektu bat Librezalen jasotzea eta berau diru laguntzen bidez
finantzatzea bateragarriak dira?

Osoitz

[1] http://librezale.org/wiki/2003-09-20_asanbladako_akta
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130720/83d9636e/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago