[Librezale] Curlew euskaratzeko

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Uzt 17, 00:06:56, CEST 2013


ar., 2013.eko uztren 16a 08:27(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> al., 2013.eko uztren 15a 22:21(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>
>> 6. PO fitxategia Pootle-etik GitHub-era
>>
>> Hau ez dakit zehatz nola egin beharko duzun, baina GitHub-en
>> erabiltzaile bat beharko duzu eta Curlew proiektuko kidea egitea eskatu,
>> PO fitxategia zeure kabuz igo ahal izateko.
>
> Ez, hori ez da GitHub-eko lan-fluxua. Proiektuaren zure 'fork'a egin 
> beharko duzu, zure biltegira bidali aldaketak eta bertatik Pull 
> Request bat bidali jatorrizko biltegira.
>
> Noski, hau guztia txinoa da garatzaile ez den inorrentzat, beraz 
> gomendatuko nizuke garatzaileekin posta elektronikoz komunikatzean, 
> lokalizazioa kanal horretatik ere bidal dezakezun galdetzea. Proiektu 
> txikia dela kontuan hartuta, ez luke arazorik behar.
>
>> Proiektu nagusira (GitHub-era) zure euskaraketa bidali aurretik, bertan
>> dagoen bertsioa berdina dela ziurtatu. Gertatu liteke euskaraketa egiten
>> ari zinen bitartean bertsio berri bat ateratzea eta orduan bertsio
>> berria euskaratu beharko zenuke. Nik horretarako GNU gettext-en msgmerge
>> erabiltzen dut, baina agian egongo dira modu grafikoak hori egiteko.
>> Hori gertatuz gero, galdetu, ados?
>
> Virtaal editorea erabiliz gero, adibidez, Fitxategia → Eguneratu 
> txantiloira menu-aukerak horixe bera burutzen du. Poedit-ek ere aukera 
> hori baduela uste dut.
>
> Julen.
Idatzi diet garatzaileei. Ea zer kontatzen dute.

> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago