[Librezale] Curlew euskaratzeko
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 16, 08:27:56, CEST 2013
al., 2013.eko uztren 15a 22:21(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
> 6. PO fitxategia Pootle-etik GitHub-era
>
> Hau ez dakit zehatz nola egin beharko duzun, baina GitHub-en
> erabiltzaile bat beharko duzu eta Curlew proiektuko kidea egitea eskatu,
> PO fitxategia zeure kabuz igo ahal izateko.
Ez, hori ez da GitHub-eko lan-fluxua. Proiektuaren zure 'fork'a egin
beharko duzu, zure biltegira bidali aldaketak eta bertatik Pull Request
bat bidali jatorrizko biltegira.
Noski, hau guztia txinoa da garatzaile ez den inorrentzat, beraz
gomendatuko nizuke garatzaileekin posta elektronikoz komunikatzean,
lokalizazioa kanal horretatik ere bidal dezakezun galdetzea. Proiektu
txikia dela kontuan hartuta, ez luke arazorik behar.
> Proiektu nagusira (GitHub-era) zure euskaraketa bidali aurretik, bertan
> dagoen bertsioa berdina dela ziurtatu. Gertatu liteke euskaraketa egiten
> ari zinen bitartean bertsio berri bat ateratzea eta orduan bertsio
> berria euskaratu beharko zenuke. Nik horretarako GNU gettext-en msgmerge
> erabiltzen dut, baina agian egongo dira modu grafikoak hori egiteko.
> Hori gertatuz gero, galdetu, ados?
Virtaal editorea erabiliz gero, adibidez, Fitxategia → Eguneratu
txantiloira menu-aukerak horixe bera burutzen du. Poedit-ek ere aukera
hori baduela uste dut.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago