[Librezale] Curlew euskaratzeko
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Uzt 15, 22:21:26, CEST 2013
al., 2013.eko uztren 15a 16:20(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> ig., 2013.eko uztren 14a 19:46(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> ig., 2013.eko uztren 14a 17:53(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>>> Egunon.
>>> *Curlew* musika eta bideo konbertsorea euskaratzeko asmoa dut. Web
>>> orrian badute Po karpeta
>>> (https://github.com/chamfay/Curlew/tree/master/po) baina ez dakit hortik
>>> aurrera zer komeni den: Librezaleren Pootle-n jarri edo zuzenean po.eu
>>> sortu eta bidali. Laguntza mesedez.
>>> Bestetik, *Handbrake* konbertsorea dezente azkarrago lan egiten du eta
>>> sistema-anitza da baina kasu honetan web-orrian ez dut ikusi modurik
>>> euskaratzeko.
>>> Eskerrik asko.
>> Galdera ona. Git errepositorio horretan idaztea nahiko gauza teknikoa da
>> eta ezagutza teknikorik ez dutenek euskaratzen laguntzea zaila da.
>> Horrelako kasu batean, nire ustez, egokia litzateke itzulpenak web bidez
>> egitea ahalbidetzea. Curlew proiektukoek horrelako baliabiderik jarri ez
>> dutenez, Librezaleko Pootle-a erabiltzea logikoa dirudi euskararen
>> lokalizaziorako.
>>
>> Pertsona batek (zuk?), euskaraketak koordinatu eta
>> GitHub<->LibrezalekoPootle eguneraketak burutu beharko lituzke noizean
>> behin.
>>
>> Hori egiteko laguntzarik behar bazenu, eskatu!
>
> Prest nago koordinaketa egiteko baina ez daukat ideiarik ere ez nola
> jarri Curlew Librezaleko Pootle-ean ez eta nola eguneratu.
1. Curlew-ko garatzaileak kontaktatu
Nire gomendioa, lehenik eta behin, Curlew-ko garatzialeekin kontaktuan
jartzea da, zuk euskaraketa egingo duzula jakin dezaten.
Izan ere, inoiz gertatu da pertsona batek euskaraketa hasi eta amaitzen
duenerako beste bat aurreratu zaiola. Garatzaileak jakinaren gainean
jartzen badituzu eta aurrera egiteko esaten badizute, lana alperrik
egiteko aukerak askoz txikiagoak dira.
2. Librezaleko Pootle-en izena eman
Gure Pootle-en erabiltzailerik ez baduzu, lehenik eta behin izena eman
behar duzu.
3. Pootle-en Curlew proiektua sortu
Pootleeko administrariei Curlew proiektua sortzeko eskatu eta zu
proiektu horren kudeatzaile egiteko esan. Ez ahaztu Pootle-eko zure
erabiltzailea zein den esatea.
Julenek edo besteren batek erantzungo dizu proiektua sortua dagoenean.
Helbidea honen antzekoa izango da:
http://pootle.librezale.org/eu/curlew/
4. PO fitxategia GitHub-etik Pootle-era
Euskaratu beharreko fitxategia beste barik deskargatu dezakezu aipatzen
zenuen URLtik (kasu honetan egokiena curlew.pot dela uste dut):
https://github.com/chamfay/Curlew/tree/master/po
Fitxategiari eu.po edo eu-0.1.18.po izena eman eta Pootle-era igo.
Horretarako, Pootle-en zure erabiltzailearekin izena emanda helbide
honetara joan eta "Igo" esteka sakatu:
http://pootle.librezale.org/eu/curlew/
5. POa lokalizatu Pootle bitartez
6. Euskaraketa ondo dabilera probatu
Pootle-etik MO fitxategia deskargatu (edo beste tresnaren batekin POa MO
bezala konpilatu) eta zure Curlew instalazio batetan euskaraketa ondo
dabilera probatu.
Zerbait hobetzerik topatzen baduzu, findu pozik geratu arte.
6. PO fitxategia Pootle-etik GitHub-era
Hau ez dakit zehatz nola egin beharko duzun, baina GitHub-en
erabiltzaile bat beharko duzu eta Curlew proiektuko kidea egitea eskatu,
PO fitxategia zeure kabuz igo ahal izateko.
Proiektu nagusira (GitHub-era) zure euskaraketa bidali aurretik, bertan
dagoen bertsioa berdina dela ziurtatu. Gertatu liteke euskaraketa egiten
ari zinen bitartean bertsio berri bat ateratzea eta orduan bertsio
berria euskaratu beharko zenuke. Nik horretarako GNU gettext-en msgmerge
erabiltzen dut, baina agian egongo dira modu grafikoak hori egiteko.
Hori gertatuz gero, galdetu, ados?
Beno, eta beste edozein urratsetan zalantzak badituzu ere bai!
Animo Alex!
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago