[Librezale] Curlew euskaratzeko

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Al, Uzt 15, 16:20:08, CEST 2013


ig., 2013.eko uztren 14a 19:46(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> ig., 2013.eko uztren 14a 17:53(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>> Egunon.
>> *Curlew* musika eta bideo konbertsorea euskaratzeko asmoa dut. Web
>> orrian badute Po karpeta
>> (https://github.com/chamfay/Curlew/tree/master/po) baina ez dakit hortik
>> aurrera zer komeni den: Librezaleren Pootle-n jarri edo zuzenean po.eu
>> sortu eta bidali. Laguntza mesedez.
>> Bestetik, *Handbrake* konbertsorea dezente azkarrago lan egiten du eta
>> sistema-anitza da baina kasu honetan web-orrian ez dut ikusi modurik
>> euskaratzeko.
>> Eskerrik asko.
> Galdera ona. Git errepositorio horretan idaztea nahiko gauza teknikoa da
> eta ezagutza teknikorik ez dutenek euskaratzen laguntzea zaila da.
> Horrelako kasu batean, nire ustez, egokia litzateke itzulpenak web bidez
> egitea ahalbidetzea. Curlew proiektukoek horrelako baliabiderik jarri ez
> dutenez, Librezaleko Pootle-a erabiltzea logikoa dirudi euskararen
> lokalizaziorako.
>
> Pertsona batek (zuk?), euskaraketak koordinatu eta
> GitHub<->LibrezalekoPootle eguneraketak burutu beharko lituzke noizean
> behin.
>
> Hori egiteko laguntzarik behar bazenu, eskatu!
Prest nago koordinaketa egiteko baina ez daukat ideiarik ere ez nola 
jarri Curlew Librezaleko Pootle-ean ez eta nola eguneratu.

> Handbrake-i dagokionez, maiatzean softwarea lokalizatzen ez zutela
> zioten :-(
> https://forum.handbrake.fr/viewtopic.php?f=4&t=27195&sid=c21453e18916f96caa218e14d23d5c02

Handbrake-ena pena bat da baina egia esateko euskaraz eta ingelesez 
antzeko parezido, duen konplexutasuna teknikoa da eta ez hizkuntzarena. 
Eskerrik asko begiratzeagatik, Txopi.
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago