[Librezale] Curlew euskaratzeko

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Uzt 14, 19:46:53, CEST 2013


ig., 2013.eko uztren 14a 17:53(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> Egunon.
> *Curlew* musika eta bideo konbertsorea euskaratzeko asmoa dut. Web
> orrian badute Po karpeta
> (https://github.com/chamfay/Curlew/tree/master/po) baina ez dakit hortik
> aurrera zer komeni den: Librezaleren Pootle-n jarri edo zuzenean po.eu
> sortu eta bidali. Laguntza mesedez.
> Bestetik, *Handbrake* konbertsorea dezente azkarrago lan egiten du eta
> sistema-anitza da baina kasu honetan web-orrian ez dut ikusi modurik
> euskaratzeko.
> Eskerrik asko.

Galdera ona. Git errepositorio horretan idaztea nahiko gauza teknikoa da
eta ezagutza teknikorik ez dutenek euskaratzen laguntzea zaila da.
Horrelako kasu batean, nire ustez, egokia litzateke itzulpenak web bidez
egitea ahalbidetzea. Curlew proiektukoek horrelako baliabiderik jarri ez
dutenez, Librezaleko Pootle-a erabiltzea logikoa dirudi euskararen
lokalizaziorako.

Pertsona batek (zuk?), euskaraketak koordinatu eta
GitHub<->LibrezalekoPootle eguneraketak burutu beharko lituzke noizean
behin.

Hori egiteko laguntzarik behar bazenu, eskatu!

Handbrake-i dagokionez, maiatzean softwarea lokalizatzen ez zutela
zioten :-(
https://forum.handbrake.fr/viewtopic.php?f=4&t=27195&sid=c21453e18916f96caa218e14d23d5c02

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago