[Librezale] XUXEN IV LibreOffice 4 bertsioan erabiltzeko
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Uzt 15, 15:00:11, CEST 2013
El 15.07.2013 08:50, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
> ig., 2013.eko uztren 14a 23:41(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k
> idatzi zuen:
>> Beste egunean Alex Gabik komentatu zuen XUXEN IV ez zebilela
>> LibreOffice
>> 4 bertsioan. Nire Fedoran begiratu nuen atzo eta printzipioz niri
>> XUXEN
>> LibreOffice instalatzean berez etorri zait eta ez dut plugin modura
>> instalatu behar izan, eta ondo dabil.
>>
>> Hala ere euskadi.net-en dagoen bertsioa instalatu nuen eta hori bai
>> ikusi nuela ez zebilela.
>>
>> euskadi.net-eko plugina destrinkotu dut eta barruko fitxategietako
>> zenbait gauza aldatu dizkiot, katalanezko ortografia
>> egiaztatzailearen
>> OXT plugin fitxategian oinarrituta. Bertsio berri hori badirudi
>> badabilela, proba egin dut Fedoran eta Windows XPn (LibreOffice
>> 4.0).
>>
>> Librezaleko wikira igo dut OXT fitxategia, BZ2 baten barruan
>> trinkotuta[0], ea probatzen duzuen eta ongi dabilen. Ondoren
>> LibreOfficen hedapenen webgunera igoko dut.
>
>
> Galdera: probatu duzue OOo-rako prestatutako Xuxen paketearekin?
>
>
> http://extensions.services.openoffice.org/en/project/xuxen-basque-spell-checking-dictionary
>
> Paketeak bere horretan berdina izan behar du, aldaketarik egotekotan
> metadatuen XML fitxategian egongo dira.
Win7 + LO 4.0.4.2-n hedapen biak dabiltzala egiaztatu dut.
Behin instalatutakoan, Asierrek prestatutakoak hedapenen zerrendan
hobeto ikusten da, hedapenak izena edukitzeaz gain, azalpen bat, logoa,
egilea eta URLa ematen duelako. Baina funtzionalitatez, biak berdinak
iruditu zaizkit (Writer-en eta Calc-en egin dut froga).
Euskararen zuzentzailea, LO4 berrinstalatzean (Ander Elortondok aipatu
duen bezala) eta LO4 zerotik instalatzean (nik egin dudan bezala)
hedapen bezala ez kargatzearena, zergatik izan daitekeen susmoa dut. Bai
Linux-etik, bai Windows-etik, LibreOffice bertatik hedapena instalatzen
saiatuz gero, leku honetara doa (Tresnak / Hedapenen kudeatzilea /
Eskutaru lineako hedapen gehiago):
http://extensions.libreoffice.org/
Hizkuntza menutik joanez gero (Tresnak / Hizkuntza / Lineako hiztegi
gehiago), oraindik zehatzagoa da:
http://extensions.libreoffice.org/extension-center?getCategories=Dictionary
Euskararekin zerikusia duen hedapenik ez dago bertan!
Agian, orrialde horretan agertzen den "Submit your Extension" estekaren
bitartez, hedapen horietako bat igo beharko da...
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago