[Librezale] XUXEN IV LibreOffice 4 bertsioan erabiltzeko

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 15, 15:14:53, CEST 2013


al., 2013.eko uztren 15a 15:00(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
> Agian, orrialde horretan agertzen den "Submit your Extension" estekaren
> bitartez, hedapen horietako bat igo beharko da...


Hori da Asierrek egingo duena.

LibOren arduradunarentzako beste proposamen bat: Xuxen lokalizazioaren 
parte gisa gehitzea, horrela euskarazko LibO instalatzean erabiltzaileek 
automatikoki edukiko dute hiztegia instalatuta.

Hori egiteko LibOko lokalizazio-arduradunekin komentatu beharko duzue 
kontua eta lizentziak bateragarriak diren begiratu — Mozillako 
lokalizazioek adibidez ez dakarte euskarazko zuzentzailerik berez 
instalatuta lizentzia-gatazkak daudelako x(

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago