[Librezale] XUXEN IV LibreOffice 4 bertsioan erabiltzeko

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Uzt 15, 08:18:13, CEST 2013


El 15.07.2013 00:54, Alexander Gabilondo escribió:
> ig., 2013.eko uztren 14a 23:41(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k 
> idatzi zuen:
>> Beste egunean Alex Gabik komentatu zuen XUXEN IV ez zebilela 
>> LibreOffice 4 bertsioan. Nire Fedoran begiratu nuen atzo eta 
>> printzipioz niri XUXEN LibreOffice instalatzean berez etorri zait eta 
>> ez dut plugin modura instalatu behar izan, eta ondo dabil.
>>
>> Hala ere euskadi.net-en dagoen bertsioa instalatu nuen eta hori bai 
>> ikusi nuela ez zebilela.
>>
>> euskadi.net-eko plugina destrinkotu dut eta barruko fitxategietako 
>> zenbait gauza aldatu dizkiot, katalanezko ortografia egiaztatzailearen 
>> OXT plugin fitxategian oinarrituta. Bertsio berri hori badirudi 
>> badabilela, proba egin dut Fedoran eta Windows XPn (LibreOffice 4.0).
>>
>> Librezaleko wikira igo dut OXT fitxategia, BZ2 baten barruan 
>> trinkotuta[0], ea probatzen duzuen eta ongi dabilen. Ondoren 
>> LibreOfficen hedapenen webgunera igoko dut.
>>
>> Asier.
>>
>> [0]http://librezale.org/mediawiki//images/3/37/XUXENIV-LO4.oxt.bz2
>
> Deskargatu, deskonprimitu, instalatu eta probatu dut Ubuntu 12.04.2
> sisteman PPA bidez instalatutako LibreOffice 4an.
> Primeran dabil. Ondo eta azkar, usoak hegan eta Asier lanean.
> Ea Txopik LibreOfficen proiektua jartzen duen semaforo berde handi
> batekin bertan sartzeko eta blogean esateko hemendik aurrera Xuxen
> deskargatzeko tokia Librezale.org dela.
> Ahal dudanean beste instalazio bat egingo dut ea hasten den Ubuntun
> berez instalatuta ekartzen.
> Esker aunitz, Asier.

Windows 7 Professional-ekin (SP1), LibreOffice 4.0.4.2-an probatu dut 
eta ondo dabil :-)
Gauean Ubuntu 12.04 batean egingo dut froga.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago